11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 161/2014 prozedura

Nik, Fátima Elorza Arizmendi andreak, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Francisco Javier Salazar Corcuera jaunak eskaturik diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta La Cocina de Antaño SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 161/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

809/2014 dekretua.

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Fátima Elorza Arizmendi andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko abenduaren 10ean.

Xedapen zatia: Jarduketa hauen ondorioetarako, 8.898,64 euroko printzipala gehi 1.423,78 euroko interes eta kostuak ordaintzeko kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, La Cocina de Antaño SL zorduna, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Kaudimengabeziaren deklarazioa irmo bihurturik, dagokion erregistroan jaso bedi (LJLaren 276.5 artikulua) eta artxiba bitez behin-behinekoz jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta La Cocina de Antaño SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko abenduaren 10ean.–Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1417385