11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 43/2013 prozedura

Tuteran, 2014ko abenduaren 18an. Miriam Pelet Lagraba andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 43/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Edmundo Huancollo Corini jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2014ko abenduaren 18an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1417326