11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 5850/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

406/2014 epaia. Iruñean, 2014ko azaroaren 26an.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela eta, bideratzen ari den 5850/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Juan Antonio Gómez Palomo eta María Pilar Palomo Sanjulian. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Juan Antonio Gómez Palomo eta María Pilar Palomo Sanjulian absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jaime Cires Orbehoyri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko abenduaren 18an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1417313