11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 464/2014 prozedura

Iruñean, 2014ko abenduaren 19an.

Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 464/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da 2014ko abenduaren 18an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Dany Omar Benitez Ortega jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko abenduaren 19an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1417366