11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Ezporogiko Bake Epaitegiko epaile titularra izendatzen duena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan horiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, Justizia Auzitegi Nagusiak 2014ko urriaren 6an emandako ediktuan (2014ko urriaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuan) eskaerak aurkezteko ezarri epea amaiturik, aurkeztutako eskaerak jaso eta horiek aztertu ondoren, Gobernu Salak, aurkeztutako merezimenduak baloraturik, erabaki du:

César Marco Moriones jauna (NANa: 44.639.926-P) Ezporogiko Bake Epaitegiko epaile titular izendatzea.

Izendatua herri horretako ordezko epailea denez, jakinaraz bekio Udalari, Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen den deialdia egin dezan.

Izendatzeko erabaki honen aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2014ko abenduaren 15ean.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1417296