11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herrilurretako lehorreko lurzatien loteak esleitzea

Cristina Sota Pernaut, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,

“Aditzera ematen du: Herrilurretako lehorreko lurren urtebeterako eta 1. eskuko loteak esleitzeko epea bururaturik, bidezko da lote horiek berriz ere esleitzea, urtebeterako; beraz, Tafallako Udalaren mugapeko herrilurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.”

Tafallan, 2015eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1500336