11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

798E/2014 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena arkitektoa, arkitekto teknikoa, sukaldaria, gidaria, enpresa-ikasketetako diplomaduna, lan harremanetako diplomaduna, zeladorea, zerbitzu anitzetako enplegatua, liburutegiko arduraduna, ingeniaria, ingeniaria (preb. dizipl., lan. segur. eta ind. hig.), ingeniari teknikoa, ingeniari teknikoa (preb. dizipl., lan. segur. eta ind. hig.), psikologoa (preb., dizipl. erg., psik. aplik. eta laneko seg.), kimikaria (preb. dizipl., lan. segur. eta ind. hig.), 1. mailako ofiziala, APTa (AJ), APTa (EA), osasun kudeaketako teknikaria, telefonista eta gizarte-langilea kategorietako izangaiek, parte hartu zuten azken LPEaren ondoriozko zerrendetan izan, edo, zein bere estamentuan eta kategorian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko indarra duten zerrenda ireki eta iraunkorretan izan, kontratazio mota eta lantokia eta lan eremua aukera ditzaten; zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatuta dauden izangaiek aukera hori egiteko, emandako zerbitzuak aurkeztu beharko dituzte, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera, zeinak izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratazioa egiteko.

2014ko abuztuaren 28an indarra hartu zuen Osasuneko kontseilariak uztailaren 4an emandako 62/2014 Foru Aginduak, hots, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituenak. Haren bigarren xedapen iragankorrean aipatu foru agindua argitaratu eta 6 hilabeteko epea aurreikusi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar ziren neurriak har zitzan dauden zerrendak foru aginduan ezarritakoari jarraikiz gaurkotzeko.

Indarreko zerrendak foru agindu horretan aurreikusitako xedapenetara egokitzeko, eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendariordeak aurkeztutako txostenarekin bat, beharrezkoa da zerrenda horietan dauden izangaiek lantokiak/lan eremuak aukeratzea, eta zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek merezimenduak aurkeztu behar dituzte; hori dena aipatutako foru aginduarekin bat. Horretarako, egokia den epea irekitzen da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hamar egun balioduneko epea ezartzea, aipatu ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, arkitektoa, arkitekto teknikoa, sukaldaria, gidaria, enpresa-ikasketetako diplomaduna, lan harremanetako diplomaduna, zeladorea, zerbitzu anitzetako enplegatua, liburutegiko arduraduna, ingeniaria, ingeniaria (preb. dizipl., lan. segur. eta ind. hig.), ingeniari teknikoa, ingeniari teknikoa (preb. dizipl., lan. segur. eta ind. hig.), psikologoa (preb., dizipl. erg., psik. aplik. eta laneko seg.), kimikaria (preb. dizipl., lan. segur. eta ind. hig.), 1. mailako ofiziala, APTa (AJ), APTa (EA), osasun kudeaketako teknikaria, telefonista eta gizarte-langilea kategorietan dauden izangaiek, parte hartu zuten azken LPEaren ondoriozko zerrendetan izan, edo, zein bere estamentuan eta kategorian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko indarra duten zerrenda ireki eta iraunkorretan izan, kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek bakarrik, emandako zerbitzuak aurkezten ahal dituzte, beren estamentuan eta kategorian. 2014ko irailaren 30a arte baloratuko dira, egun hori barne.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deien Koordinazio eta Kontrolerako Unitateari.

5. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluarekin bat.

Iruñean, 2014ko abenduaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascués Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1417351