11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

519/2014 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko buruak emana. Honen bidez epe bat ezartzen da gidari, zerbitzu anitzetako enplegatu, ingeniari tekniko, osasun kudeaketarako teknikari, telefonista eta gizarte langileen kategorietako izangaiek kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten, bai parte hartutako azkeneko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko zerrendetan daudenek, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko aldi baterako kontrataziorako indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek. Azken horien kasuan, aukera egitearekin batera, merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduarekin bat, izan ere, horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko.

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu zen eta haren estatutuak onetsi ziren; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duen azaroaren 20ko 11/1992 Legea eta garapenaren araudi osoa aplikatzen zaizkie hango langileei.

2014ko abuztuaren 28an Osasuneko kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduak hartu zuen indarra; bertan, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren. Bigarren xedapen iragankorrean aurreikusten du foru agindu hori argitaratu eta 6 hilabeteko epean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar diren neurriak hartuko dituela dauden zerrendak foru aginduan ezarritakoaren arabera eguneratzeko.

Aipatu foru aginduaren 17. artikuluak ezartzen du I. kapituluan xedatutakoak aginduko duela nola kudeatuko diren Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako kontratatuta aritzeko izangaien zerrendak; eta 18. artikuluak ezartzen du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak sarrerako berariazko probetara dei egin arte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerrendetatik eginen dituela deiak.

Beraz, indarreko zerrendak foru agindu horretan aurreikusitako xedapenetara egokitzeko, beharrezkoa da zerrenda horietan dauden izangaiek lantokiak/lan eremuak aukeratzea eta, zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenen kasuan, merezimenduak aurkeztea; horretarako, dagokion epea ireki da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuak esleitutako eskudantzien ondorioz,

EBATZI DUT:

1. Hamar egun balioduneko epea ezartzea, aipatutako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, gidari, zerbitzu anitzetako enplegatu, ingeniari tekniko, osasun kudeaketarako teknikari, telefonista eta gizarte langileen kategorietako izangaiek kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten, bai azkeneko lan publikoaren eskaintzan parte hartu eta haren ondoriozko zerrendetan daudenek, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko aldi baterako kontrataziorako indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko aldi baterako kontrataziorako zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte merezimenduak. 2014ko irailaren 30era artekoak baloratuko dira, egun hori barne.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Langileriaren Kudeaketarako Unitatera igortzea.

5. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluarekin bat.

Iruñean, 2014ko abenduaren 23an.–Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko burua, Gema Vidaurre Alli.

Iragarkiaren kodea: F1417582