109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Interesdunendako jakinarazpena, 15-00673 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoan

M.ª Gloria Maya Andueza eta beste batzuek, 2015eko otsailaren 23an alkateak emandako ebazpenaren aurka 15-00673 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (ebazpen horren bitartez beilatokiaren jarduerarako irekitze baimena eman zen); alkateak maiatzaren 20an emandako 128/2015 ebazpenaren bitartez espedientean interesdunak diren pertsona guztiak epatzea ebatzi da.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu dela, xedea izanik hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen, nahi badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubideak defendatzeko.

Horixe jakinarazten da argitalpen honen bitartez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 59.6.a) artikuluan xedatuari jarraikiz, kontuan harturik errekurritutako egintzaren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoela.

Beran, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1508170