109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 362/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 362/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Encofrados y Construcciones Hesan SL idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da adiskidetze-ekitaldia 2015eko ekainaren 11ko 12:25ean eginen dela epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2015eko ekainaren 11ko 12:30ean adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 1ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1508541