109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 98/2015 epaia

Iruñean, 2015eko maiatzaren 6an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 62/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Zurich Insurance PLCren Espainiako Sukurtsalak sustatu du Félix Alzueta Jiménezen jaraunspenaren eta jaraunsleen aurka (auzi-ihesean deklaratuak), diru kopuru baten erreklamazioa dela eta. Auzi-jartzaileak Teresa Sarasa Astrain prokuradore andrea izan du ordezkari eta Marien Tejero Gadea legelari andrea laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Teresa Sarasa Astrain prokuradore andreak, autoetan Zurich Insurance PLCren Espainiako Sukurtsala ordezkatuz, jarritako demanda, Félix Alzueta Jiménezen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsleen aurka (auzi-ihesean deklaratuak), eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari lau mila zazpiehun eta hirurogeita hamasei euro eta hogeita hemeretzi zentimo (4.776,39 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Félix Alzueta Jiménezen jaraunspen jasogabea eta jaraunsleak non diren jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 11n.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1507182