109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014P921

Ziako Kontzejuak (Itza) honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan bi iturburutatik hartuko da ura, 0,165 l/s-ko gehieneko emaria bakoitzetik; biak Arakil ibaiaren ezkerraldean daude, polizia-eremutik kanpo: iturburuak dira Troska. Zarrantzmendi (18. pol., 56. lurzatia) eta Beheitiko Txoko. Monte de Oraien (18. pol., 1. lurzatia). Ura Itzako hiri hornidurarako erabiliko da (39 bizilagun), bai eta ardi-aziendako 320 abelburuko haztegi batean ere, Itzako udal mugapean (Nafarroa). Urtean 4.291,82 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 0,256 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1507777