109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-P-138

Gabriel Jubera Villegasek, Antonio Jubera Iruritak, Juan Jubera Iruritak, Miguel María Jubera Iruritak eta María Isabel Baraibar Elizagak ondoko ezaugarriak dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 150 metroko sakonera duen putzu bat da, Ultzama ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Urataka alderdian (7. poligonoa, 109. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 2 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 0,24 l/s-ko uneko emariarekin. Ura haztegi batean erabiliko da (7.000 hegazti), Anueko (Nafarroa) udal mugapean, 7. poligonoko 125. lurzatian. Urtean 1.760 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 0,081 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1507760