109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-959

Arratoz Ur Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Arratoz Ur Mankomunitatea.

Xedea: Otsagabiko araztegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Otsagabia (Nafarroa).

Isurketak 2.700 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 26,5 m³-ko hormigoizko dekantazio biltegi batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko maiatzaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1507478