109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Baztango Udalarentzat ariko den basozain izateko lanpostua, aldi baterako lan-kontratua duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Baztango Udalerako ariko den basozain lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Lan kontratuak, aldi baterakoak, izaera administratiboa izanen du eta euskara jakitea eskatuko du.

1.2. Hautaketa proban eskuratu den azken puntuazioaren hurrenkerari zorrozki jarraikiz, lehiaketa-oposizioa edo egindako probaren bat gainditu duten izangaiekin lan-poltsa bat osatuko da, hurrengo ordezkapenetarako erabiliko dena.

Lan-poltsa III. eranskinan azaltzen diren arauen arabera kudeatuko da.

1.3. Lanpostua, Baztango Udaleko plantilla organikoan ezarrita dauden mailetako C mailari dagozkion lansariez hornituko da. Lansaria Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansarien behin-behineko Araudia onesten duen 158/1984 Foru Dekretuak, uztailaren 4koak, eta horrekin bat datozen xedapenek aurreikusitakoen baliokidea izanen da.

1.4. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharren arabera egokituko da beti, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek.

1.5. Betebeharrak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira eta agintzen ahal zaizkion antzeko bertze betebehar batzuk, espezialitate jakinik behar ez badute ere, lanbidea ezagutzea eta horretan trebea izatea eskatzen dutenak. Horiek denak, bere eskumenen esparruan eta bere maila eta kategoriaren barnean.

1.6. Kontratazio honek lanpostuaren titularra berriz lanean hasi artio iraunen du, edo legez ezarritako bideez lanpostua behin betiko bete artio, edo lanpostua kendu artio, betiere lanpostu hori sortzea ekarri zuen beharra dagoen bitartean.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguneko, ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Adinez nagusia izatea eta nazionalitate espainiarra edo bertze edozein Estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeak bere 1.artikuluan ezartzen duenari lotuaz eta aipatu artikuluan ezartzen diren baldintzetan.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketaren titulazioa izatea, nekazaritza adarra, basogintza espezializazioa.

c) Euskara dakiela frogatzea. C-1, EGA edo Hizkuntz Eskola Ofizialaren baliokidea den Gaitasun Ziurtagiria aurkeztu beharko da. Era berean, berariazko proba bat egin ahalko da, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duen ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.

d) Egin beharreko eginkizunak egiteko aski gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik ez egotea eta administrazio publikoen zerbitzutik berezi ez izana.

f) Ibilgailuak gidatzeko baimena, A2 eta B mailakoak, izatea.

2.2. Aipatu betebeharrok, deialdi honen zortzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barruan. Eskabideak deialdi honetan I. eranskin gisa argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guziak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguneko.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriok ere aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Lehiaketaren izangaiak aurkeztu nahi dituen merezimendu guziak egiaztatzen dituzten agiri jatorrizkoak, edo, horrela egiaztatzea ezinezkoa denean, baloratzea nahi dituen titulu, frogagiri eta bertzelakoen kopia kautotua edo fotokopia (konpultsatu ahal izateko jatorrizko agiriarekin batera aurkeztu beharrekoa).

c) Euskararen tituluaren fotokopia konpultsatua.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ez da luzatzen ahal.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Baztango Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, hamar egun balioduneko epea izanen dute, deialdia Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitaratzen den egunetik aitzina kontatzen hasita, erreklamazioak egin, edo, hala badagokio, egindako forma akatsak konpontzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea akiturik, eta horiek ebatzi ondoren, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko du eta Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitara dadin aginduko du.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Ondoko hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Baztango alkate udalburua.

Ordezkoa: Baztango Udaleko lehenengo alkateordea.

Mahaikidea: Aitor Bazterrika, udal mendizaina.

Ordezkoa: Baztango Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuko ordezkaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuko ordezkaria.

Mahaikidea: Ana Larruy, Baztango Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatutako langile bat, maila berekoa edo goragokoa.

Idazkaria: Iulen Urbiola, Baztango Udaleko idazkaria, edo legez haren ordezkoa dena.

5.2. Epaimahaia ez da eratu ez eta aritzen ahal, gutxienez bere kideen gehiengo osoa agertzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen arazoak.

5.4. Epaimahaiak laguntzaile eta aholkulari adituak ekar ditzake, proba guztiak edo bakar batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoak egitera mugatuko dira eta horien gainean bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Oposizio-lehiaketa hasi baino lehen, zentzu hertsian, deialdi honetako 2.1.c oinarrian eskatutako baldintza egiaztatu ez dutenek bakarrik egin beharko dute. Idatzizko proba bat eta ahozko bertze bat egin beharko dira, eta proba horietan ikusiko da pertsona horrek deialdi honetan eskatzen den hizkuntza-mailari dagokion gaitasuna duen ala ez.

Onartuen behin-behineko zerrenda Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean iragarri ondoren, euskara proba nork egin behar duen zehaztuko da eta euskara probaren data ere.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean ezarriko dira probak hasiko diren tokia, eguna eta ordua.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Lehiaketaldiak 20 puntu izanen ditu gehienez.

6.3.2. Aurkeztutako merituak ondoko baremo honen arabera baloratuko dira:

a) Administrazio Publikoan, antzeko lanpostuetan, basogintzako espezialitatearekin harremana dutenetan, egindako zerbitzuengatik, urteko 3 puntu, gehienez 10 puntu.

b) Enpresa pribatuan, antzeko lanpostuetan, basogintzako espezialitatearekin harremana dutenetan, egindako zerbitzuengatik, urteko puntu bat, gehienez 5 puntu.

Aurreko bi ataletan aurreikusitako merituen zenbaketarako ondokoak hartuko dira kontuan, beti ere agiriz behar bezala frogaturik: lan araubidean, behin-behinean edo finko gisa egindako zerbitzuak, administrazio araubidean, bai eta interino bezala edo lanpostuaren jabe izaki egindakoak. Baina atal batean baino gehiagotan sartuta dauden zerbitzu eginak denbora berekoak badira, bat egiten duten denboraldi honetan puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Egiaztatutako esperientzia denbora (enpresa publiko nahiz pribatuko ziurtagiriak; lanpostua, betebeharrak eta lanaldia zehazturik) urte osokoa ez bada, hilabete bakoitzari dagokion proportzioa hartuko da kontuan. Egun edo aste solteak ez dira baloratuko.

c) Prestakuntza ikastaroak:

Egindako prestakuntza ikastaroak, behar bezala egiaztatuak eta egin beharko den lanarekin zerikusia dutenak, ondoko irizpidearen arabera baloratuko dira:

–Gutienez 20 orduko ikastaroak: 0,5 puntu ikastaroko.

–Gutienez 100 orduko ikastaroak: 1 puntu ikastaroko.

Gehienez 5 puntu.

6.3.3. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu izangaiek aurkeztutako merituen gaineko datu osagarriak eta argibideak.

Epaimahaiak bere iritziaren arabera baloratuko ditu, baina arrazoituz, izangai bakoitzaren kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, aurreko ataletako bakoitzerako, eta behin ere ezin izanen du onartu alegatu edo agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik.

6.3.4. Lehiaketaldia akiturik, izangai bakoitzak eskuratu duen puntuazioa jendearen aitzinean paratuko da Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean.

6.4. Oposizioaldia.

Oposizioaldiak ondoko proba hauek izanen ditu:

6.4.1. Lehenbiziko ariketa:

Deialdiari dagozkion gaien inguruan epaimahaiak erabakitako ariketa praktikoa.

Ariketa honen iraupena, bi zatitan banatua (gelan eta kanpoan), epaimahaiak erabakiko du egiteko momentuan.

Puntuazioa 0 eta 40 puntu artekoa izanen da. Kasu praktiko bakoitzak gehienez ere 20 puntu izanen ditu, bakoitzean gutienez 10 puntu ateratzen ez dituen izangaia baztertua izan da.

6.4.2. Bigarren ariketa

Ariketa teorikoa, deialdi honetako II. eranskinean zehazten den programako gaiez osaturik.

Puntuazioa 0 eta 30 puntu bitartekoa izanen da. Ariketa teorikoan bakoitzak guttieneko 15 puntu ateratzen ez dituen izangaia bazterturik geldituko da.

Epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora behar den proba hauek egiteko.

6.4.3. Elkarrizketa pertsonala, lanpostuari buruzko ezagutza eta ezaugarrien gainekoa eta Baztango udalerriaren gainekoa, 15 minutukoa gehienez. Proba honen gehienezko puntuazioa 10 puntu izanen dira eta ez da baztergarria izanen.

6.4.4. Oposizioaldiko ariketa guziak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da. Halaberean, ariketa guzietan baztertuta geldituko dira ariketen edozein gai edo zatitan 0 puntu ematen dieten izangaiak.

6.4.5. Ariketa bat gainditzeko behar den gutienezko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuta geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainontzekoa kalifikatuko.

6.4.6. Ariketetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Ariketara agertzen ez diren izangaiak deialditik kanpo geldituko dira.

6.4.7. Lehiaketa-oposizioaldiko azkeneko kalifikazioa, izangai bakoitzak bi aldietan erdietsitako puntuazioen batuketaren emaitza izanen da.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina, paratuko du jendearen aitzinean Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean. Horretarako, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan lortutakoak batuko ditu eta zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen du. Aipatu proposamena Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean emanen du argitara.

8. oinarria.–Agirien aurkezpena.

8.1. Proposatutako izangaiak, proposamena Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, Baztango Udaletxeko bulegoetan ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a) Sortze agiria.

b) Deialdiaren 2.b) oinarrian eskatutako tituluak egiaztatzen dituzten agiriak.

c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta edo gabetuta ez dagoela eta administrazio publikoaren zerbitzutik berezi ez dela adierazten duen zinpeko aitorpena.

d) Osasun Etxeak luzatutako txosten-egiaztagiria, izangaiaren gaitasun fisiko zein psikikoaren gainekoa.

e) Ibilgailuak gidatzeko baimena, A2 eta B mailakoak izatea.

8.2. Epearen barrenean interesatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbertzeko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatua izan eta bere ariketa guziak baliogabetuta geratuko dira, ezertan ukatu gabe, hala bada, frogak aurkezterakoan egindako faltsukeriagatik letorkeen erantzunkizuna.

8.3. Azken atalean azaldutakoa gertatzen bada, Baztango Udalak 7. atalean azaltzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.

9. oinarria.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Baztango Udaleko alkatearen Ebazpenaren bitartez administrazio-araubideko behin-behineko langilea izendatuko da.

9.2. Izendatutako izangaik lanpostuaz jabetu beharko du izendapenaren jakinarazpena hartu eta aste bateko epean. Epe horren barnean lanpostuaz jabetuko ez balitz, ezinbertzeko kasuetan salbu, Baztango Udalak puntuazio ordena jarraituz hurrengo hautagaia kontratu ahalko du, beti ere ados baldin badaude.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzetik sortzen diren ekintzen kontra, ondoko errekurtso hauek paratzen ahal dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoan berean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik, hilabete bateko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Epaitegian, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik, bi hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hilabete bateko epean.

Baztanen, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkate-lehendakaria, Garbiñe Elizegi Narbarte.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.............. jaun/andrea, adinez nagusia, ........... Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia ............ duena, ............. herrian eta helbidea ..............(e)n ................ kalean, .............. posta kodea ............. telefonoa eta posta elektronikoa ......... duena.

Azaldu nahi du:

Baztango Udaleko basozain langilea izateko deialdiak eskatzen dituen betebehar guzi-guziak betetzen dituela. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialeko ................ zenbakiko alean argitaratu da, 2015eko ........aren .......(e)an.

Honekin batera Nortasun Agiriaren kopia konpultsatua, gidatzeko agirien A2 eta B mailakoen kopia konpultsatua eta euskara tituluaren kopia konpultsatua aurkezten dituela.

Ez dudala deialdian zehaztutako ezintasunik.

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Behar dut, Erakunde publikoko zerbitzuak euskara proba q EGITEA/q EZ EGITEA.

Hori horrela, eskabidea garaiz eta behar den bezala aurkeztuta, deialdiaren probetan onartua izatea eskatu nahi du.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

1. Gaia.–13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzkoa: Mendiak zaindu, babestu eta aprobetxatzea. Zehapenen araubidea.

2. Gaia.–2/1993 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzkoa: egitura eta sistematika.

3. Gaia.–9/1996 Foru Legea, ekainaren 17koa, Nafarroako Naturguneei buruzkoa. Legezkotasunaren babesa naturguneetan.

4. Gaia.–17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta arrantzari buruzkoa: Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra. Ur kontinentaletako arrantza espezieak. Arrantza debekualdiei buruzko xedapen orokorra. Ehiza antolatzeko planak. Habitata babestu eta zaintzea.

5. Gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. IV. Titulua, Toki Entitateen Ondasunak. II. Kapitulua, Herrilurretako ondasunak. 2. Atala. Aprobetxamendua Herri Ondasunei buruzko Foru Legea. Herrilarreen aprobetxamendua. Zur eta egur aprobetxamenduak. Etxeetako egurrak auzokideentzat.

6. Gaia.–Pagadiak. Ezaugarriak. Ekologia eta banaketa. Bertan gehien dagoen flora eta fauna. Fagus sylvatica espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Dituzten gaitza eta izurri nagusiak.

7. Gaia.–Quercus robur eta Quercus petraea espeziez osaturiko hariztiak.–Ekologia eta banaketa. Bertan gehien dagoen flora eta fauna. Ezaugarri botaniko eta kulturalak. Dituzten gaitz eta izurri nagusiak.

8. Gaia.–Espezie hauen eskakizun ekologikoak eta ezaugarri botaniko eta kulturalak: Castanea sativa, Juglans regia, Fraxinus excelsior, Prunus avium, Robinia pseudoacacia, Quercus rubra, Pinus nigra corsicana, Pseudotsuga menziesii, Pinus radiata eta Picea abies. Dituzten gaitza eta izurri nagusiak.

9. Gaia.–Oihangintza. Zuhaiztien forma nagusiak. Zuhaiztien egitura: definizioa eta motak. Zuhaizti nagusia eta osagarria. Txandaren, birsortzeko aldiaren, heldutasunaren eta mozteko diametroaren kontzeptuak. Adin naturalaren eta artifizialaren motak. Eremu basimetrikoaren kontzeptua.

10. Gaia.–Oihangintza. Etengabeko motzaldiak: behin edo bi alditan egindako motzaldiak, elkarren segidako bakanketa uniformeen bidezko motzaldiak. Abantailak eta arazoak. Zein espezieri aplikatzen zaizkien. Motzaldi erdi-etenak: arboladi txikiak eta zerrendak uzten dituztenak. Motzaldi etenak: entresaka. Abantailak eta arazoak. Zein espezieri aplikatzen zaizkien.

11. Gaia.–Oihangintza. Bakantzea: definizioa, motak eta xedeak. Bakantzeetako pisua, intentsitatea eta errotazioa. Kimaketak. Zuhaitzak seinalatu, taldea egin eta motzaldirako markatze eta begiratze lanak egitea

12. Gaia.–Mendien antolamendua. Kontzeptua eta helburuak. Mendiek ematen dituzten erabilerak. Antolamendu proiektuak: inbentarioaldia eta plangintzaldia.

13. Gaia.–Dasometria. Zuhaitzaren neurketak zutik dagoela eta bota ondokoak. Zutik dauden zuhaitzen kubikazioa. Koefiziente morfikoa. Kubikazio taulak. Botatako zuhaitzen kubikazioa. Zuhaitz baten adina zehaztea.

14. Gaia.–Agindutako erreketak eta mendiko suteak Baztanen. Mendiko Suteei Aurrea Hartzeko Ekipoak. Agindutako erreketetan erabiltzen diren materialak. Erreketak planifikatu eta gauzatzea.

15. Gaia.–Oihaneko gaien aprobetxamendua antolatu eta planifikatzea. Oihan markaketak. Erabiltzen diren tresnak, makineria, ekipoak eta materialak.

16. Gaia.–Baztango larre nagusiak. Aprobetxamendu estentsiboko erregimenean diharduten azienda arrazak. Larreen aprobetxamendua eta hobekuntza. Abeltzaintzako azpiegiturak. Eraikitzea eta mantentzea.

17. Gaia.–Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu berriak. Baztango administrazio organoak. Herrilurrak.

18. Gaia.–Baztango Geografia. Nafarroako kokagunea. Ballararen zabalera eta mugak. Orografia eta eguraldia. Baztango ibaien ezaugarriak, bokaleak ...

III ERANSKINA

Lan-poltsaren arauak

Deitzeko irizpideak

1.–Deialdi honen xedea Baztango Udalerako ariko den basozain lanpostu bat betetzea da. Lehiaketa-oposizioa gainditu duten izangaiekin lan-poltsa bat osatuko da, hurrengo ordezkapenetarako erabiliko dena.

2.–Deiak beti puntuazioaren hurrenkeraren arabera eginen dira, hurren paragrafoetan ezarritakoaren kontra joan gabe.

3.–Lan eskaintzaren jakinarazpenak telefonoz, posta elektronikoz edo pertsona interesdunarekin komunikazio berehalakoa eta arina ahalbidetzen duen edozein bidez eginen dira.

4.–Udalak gehienez komunikazio edo jakinarazpen bi saiakera eginen ditu 4 orduko epean. Lan-poltsako pertsona deituak lan eskaintza onartu edo lan eskaintzari uko egin beharko dio gehienez 24 orduko epean. Harremanik izatea ezinezkoa izan balitz edo lan eskaintzari uko egin izan balitzaio, eskaintza bera zerrendan puntuazioaren arabera hurrengoa den pertsonari eginen zaio.

5.–Indarrean dauden lan-poltsen erregistro xehatua eginen da, beharrezkoa balitz, horiek justifikatu eta kontsultatzeko. Hala berean, izangaiekin komunikatzeko egiten diren saiakeren edota izapideen erregistro xehatua eginen da eta, beharrezkoa balitz, beraiek emandako erantzunenak ere bai.

6.–Lanean hasi eta gero lanpostuari uko egiten dioten langileak lan-poltsatik kenduko dira behin betiko. Lanpostuari egindako uko hori, behar bezala, 15 egun aitzinetik jakinarazten bada, 5 hileko epean baizik ez dira lan-poltsatik kenduak izanen.

7.–Ez dira lan-poltsatik kenduko deitu zaielarik aldi baterako ezintasunean daudela diotenak. Betiere aldi baterako ezintasun hori gaixotasun batek edo istripu batek eraginda bada eta Gizarte Asegurantzako fakultatibo batek luzatutako ziurtagiriaz frogatzen bada.

8.–Lan-poltsa honek iraunen du xede bera izanen duen bertze lan-poltsa bat osatu artio.

Zerbitzu-ematearen jarraipena

–Amatasun baimenak eta horri jarraitzen zaizkion oporrak edo bertzelako baimenak pertsona berak beteko ditu elkarren segidan, etenik gabe, gertatzen badira.

–Lan-poltsa batetik heldu den izangai baten izendapena edo aldi baterako kontratua egin eta hura akiturik lanpostu bera berriz bete beharko balitz 60 eguneko gehienezko epe batean, nahiz lanpostua betetzeko arrazoiak lehen lanpostua betetzeko arrazoien bertzelakoak izan, hasieran lanpostua bete zuen pertsona bera kontratatu edo izendatuko da, izendapen edo kontratu berriaren iraupen aurreikusgarria sei hilabete baino luzeagoa den kasuetan izan ezik.

Iragarkiaren kodea: L1508260