109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2015eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2015eko ekainaren 2ko bilkura berezian, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2015eko plantilla organikoan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2015eko ekainaren 2an.–Mankomunitateko burua, Koldo Pla Larramendi.

Iragarkiaren kodea: L1508591