109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal katastroko 2. poligonoko 140. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen udal katastroko 2. poligonoko 140. lurzatiaren xehetasun azterlana, Emilio Baquedano Rosek sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

XEHETASUN AZTERLANA, 2. POLIGONOKO 140. LURZATIAN

Xehetasun azterlan honen helburua da lerrokadura berriak ezartzea Zizur Nagusiko katastroko 2. poligonoko 140. lurzatian den eraikuntza atxikian, biltegi-garaje gisa erabiltzen den horretan. Helbidea da San Isidro kalea, 8. zenbakia.

Iragarkiaren kodea: L1507968