2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen, 2015eko maiatzaren 22an:
RBI 22-MAY-15 (4/BI)
“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau EBATZI DUT:
1.–1.200 euroko diru-laguntza ematea Juan Bonal Fundazioa GKEari, ‘Lo vives, lo cuentas VI. elkartasun libretoaren edizioa, argitalpena eta banaketa’ proiekturako, 2015. urtean unean uneko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.
2.–Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 2015eko aurrekontuko 70/46200/482090 partidaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoarekin, Juan Bonal Fundazioa GKEaren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.
Iragarkiaren kodea: L1508444