109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2015eko maiatzaren 22an:

RBI 22-MAY-15 (5/BI)

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau EBATZI DUT:

1.–1.200 euroko diru-laguntza ematea Alter Nativas gobernuz kanpoko erakundeari, ‘Turismoa eta garapena aldizkari digitala: turismoaz hausnartu’ proiekturako, 2015. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.

2.–Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 2015eko aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoaz, Alter Nativas GKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”

Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

Iragarkiaren kodea: L1508442