109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldizkako zerga eta tasak. 2015eko lehen seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2015eko ekainaren 26an amaitzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2015eko lehen seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako Pasabideen eta Eremu Publikoaren Okupazioaren tasak, eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2015. urteko likidazioaren lehen zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Banco de Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Popular, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Interneten ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es).

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Landa- eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2015. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 27an.–Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larrayoz Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L1508252