109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Egiturazko aldaketa Itzako Hirigintzako Udal Planean,
Saratsako herrian. Hasiera bateko onespena

Itzako Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, José Fermín eta Ignacio Ibero Baquedano anaiek sustatutako aldaketa.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Itzan, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1507970