109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27E/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan zabalkunderako jarduera eta jarduketetarako diru-laguntzen deialdia onesten duena.

1985. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak eman ditu, haien titulartasuna zeinahi delarik ere. Urte horietan guztietan, laguntza kultura sektore horretako arau aldaketen eta diru-laguntzei buruzko legeriako aldaketen mende egon da, baita aurrekontu erabilgarriaren mende ere. Bestetik, une desberdinetan diruz lagundu diren alderdiak honako hauek izan dira: funtzionamendua, jarduerak edo inbertsioak. Laguntza hori eman da gizarte interesekotzat jo delako erakunde horiek mantentzea eta haien garapenerako laguntza ematea.

Museoen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu, museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan zabalkunderako jarduera eta jarduketetarako laguntzen deialdia onestea, 15.000 euroko gastua baimentzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. 2015. urtean museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunderako jarduera eta jarduketetarako diru-laguntzak emateko deialdi publikoa eta erantsitako oinarri arautzaileak onestea.

2. Guztira 15.000 euroko gastua baimentzea diru-laguntza horiek emateko, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontu orokorretako “Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak” izeneko A20003-A2310-4816-333100 kontu-sailaren kargura.

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

RCSA KODEA

JARDUNA

ZENBATEKOA

A20003-A2310-4816-333100: Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak.

5072

2015

15.000,00

3. Foru agindu hau eta deialdiaren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 21ean.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

2015. URTEAN MUSEOETAN ETA BILDUMA
MUSEOGRAFIKO IRAUNKORRETAN ZABALKUNDERAKO JARDUERA ETA JARDUKETETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA

Foru agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzen deialdian gehienez ere 15.000 euro emanen dira, 2015. urtera arte luzatutako 2012ko Aurrekontu Orokorretako A20003 A2310 4816 333100 “Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak’’ kontu-sailaren kontura.

Museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzen deialdia ebatzi ondoren saldorik geldituz gero, diru kopuru horri gehitzen ahalko zaio.

ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea.

1.1. 2015. urtean Nafarroako Foru Komunitatean dauden museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan zabalkunde jarduera eta jarduketak egiteko diru-laguntzak ematea du xede deialdi honek. Eginda dauden proiektuak edo betearazte fasean daudenak izan daitezke diru-laguntzaren xede, baina 2015ean hasitakoak izan beharko dute.

1.2. Eskatzaile bakoitzak proiektu bat edo gehiago aurkezten ahalko ditu diru-laguntzen deialdi honetan, baina proiektu bakar baterako emanen da diru-laguntza, izan ere 6.1 eta 6.2 puntuetako irizpideak eta baremoa aplikatu ondoren puntuazio gehien lortzen duenari, proiektuen arteko lehentasun-hurrenkerari jarraikiz. Onuradun berberari beste proiektu baterako emanen zaio diru-laguntza aurrekontuan diru-laguntzak emateko lehenengo fasea itxi ondoren dirua badago soilik.

1.3. Berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ez dira diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko.

2.–Onuradunak.

Diru-laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira deialdia argitaratzen den egunean Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroan inskribatuta dauden museo edo bilduma museografiko iraunkorren titularrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak izan ezik.

Museoen edo bilduma museografiko iraunkorren titularrek ez dituzte laguntza hauek eskuratuko, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak jardueretarako emandako 2015eko diru-laguntza izendunen onuradunak badira.

Gainera, onuradun izateko baldintzak bete beharko dituzte guztiek, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

3.–Eskaeren aurkezpena.

3.1. Laguntza eskaerak oinarri hauetako 1. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Eskaerak telematika bidez aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko berariazko fitxaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala beharko da.

Beharrezko baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak haien eskura jarri ditu erabiltzaileari arreta emateko Info 012 guneak. Han eskaerak aurkezteko moduaz aholkua emanen zaie eta, horretarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen dute ziurtagiri digitala izatea.

Eskaera Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari zuzendu beharko zaio, “Museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan zabalkunde jarduera eta jarduketetarako diru-laguntzak emateko deialdia, 2015. urterako” adierazita.

3.2. Bi museok edo bilduma museografiko iraunkorrek (edo gehiagok) jardueraren bat elkarrekin eta guztien onerako egiteko asmoa baldin badute, eskaera bakarra aurkeztuko da. Museo edo bilduma museografiko guztien titularrek 2. oinarrian adierazi baldintzak bete beharko dituzte. Kasu horretan, Batzordeak kontuan hartuko du hori balorazioa egiterakoan, 6.2 oinarrian xedatuaren arabera.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.4. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian, Nafarroako Ogasun Publikoan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria eska dezan.

4.–Dokumentazioa.

4.1. Eskabidearekin batera (1. eranskina), agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen NANa eta ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa. Dokumentazio hori ez da beharko eskatzailea kargudun publiko bat bada, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua duena.

b) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintzak betetzen direla adierazten duena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina).

c) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2014. urteari dagozkionak, urtean zenbat bisitari izan diren berariaz aipaturik.

d) Jardueraren plana eta gastu eta diru-sarreren aurrekontua, 2015. urterako, 3. eranskinean ezartzen den ereduaren araberakoa. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

e) 2015. urteko ordutegiari eta tarifei buruzko erantzukizuneko aitorpena, erakundearen titularrak sinatua, astean, urtaroetan eta abarretan gertatzen diren aldaketak zehaztuta.

f) Laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen xehakatua (proiektuaren definizioa, parte-hartzaileen lanbide ibilbidea, etab.), aurrekontu zehaztua eta finantzaketa plana, baita museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardun-lerroen azalpena ere, eta aipatutako proiektua nola egokitzen zaion hari. Elkarlanean jarduten dutenen kasuan, 3.2 oinarrian aipatu bezala, proiektuaren aurrekontu osoa adieraziko da, bai eta erakunde bakoitzarena ere.

g) Proiektua aurrera eramateko beharrezkoa den laguntzaile bakoitzaren adostasun agiria, adibidez, hizlariena, artistena, erakundeena, etab.

h) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak proiekturako dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza eskaeraren bat oraindik ebatzi ez bada, hori ere aipatu beharko da.

i) Indarreko aseguruen prima ordaindu izanaren egiaztagiria, edukitzailearen eta edukiaren (bilduma) aseguruaren poliza nahiz erantzukizun zibilekoarena.

3.2 oinarrian aipatzen den kasuan, eskaeran sartu beharko da bi museoetako bakoitzaren dokumentazioa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluari jarraikiz, eskatzaileak uste badu errekeritzen zaizkion agirietakoren bat lehendik Foru Administrazioak baduela, bere eskabidean adieraz dezake.

4.2. Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala betea ez badago, interesdunari eskatzen ahalko zaio ikusitako okerra zuzentzeko, eta horretarako, gehienez ere, zazpi egun naturaleko epea izanen du, okerra zuzentzeko errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita. Eskatzaileak hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori jakinaraziko zaio.

5.–Tramitazioa.

5.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Museoen Zerbitzuak tramitatuko ditu.

5.2. Batzorde batek baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak eta proposamena helaraziko dio Kultura Zuzendaritza Nagusiari, hogei egun naturaleko epean, zuzenketa fasean aurkezten den azkeneko agiria jasotzen denetik hasita. Batzordeburua Carmen Valdés Sagüés andrea izanen da, Museoen Zerbitzuko zuzendaria, eta batzordekideak, honako hauek: Juana M.ª Marco Goñi andrea, Museoen Zerbitzuko goi mailako teknikaria, eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Museoen Batzordeko kide bat.

Beharrezkoa bada, Museoen Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Mercedes Jover Hernando andrea arituko da, Nafarroako Museoaren Ataleko burua; Juana M.ª Marco Goñi andrearen ordez, Ignacio Urricelqui Pacho jauna, Karlismoaren Museoko goi mailako teknikaria, eta, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Museoen Batzordeko kidearen ordez, batzorde horretako beste kide bat.

5.3. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, batzordeak aurkeztu eta onartu direnak baloratuko ditu.

6.–Balorazioa.

6.1. Lehen fasean, batzordeak Museoen Sistema osatzen duten museoen titularrek aurkeztutako proiektuak baloratuko ditu.

Aurreko ataleko proiektuak baloratu ondoren eta, erabilgarritasun ekonomikorik bada, batzordeak Nafarroako Museoen Sistema osatzen ez duten museoek eta bilduma museografiko iraunkorrek aurkeztutako proiektuak baloratuko dituzte.

6.2. Jardueretarako aurkezten diren eskaeren balorazioa gehienez ere 100 puntukoa izanen da, irizpide hauei jarraikiz:

a) Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroaren inskripzio mota (gehienez 15 puntu), honen arabera: museoa, 15 puntu; bilduma museografiko iraunkorra, 10 puntu.

b) Proiektuaren kalitatea eta nola egokitzen zaien museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ezaugarriei, horien helburuei eta jardun-lerroei (gehienez 40 puntu).

c) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak kultura arloan egindako bidea (gehienez 20 puntu), honen arabera:

–Bisitarientzat irekita egon izana: gehienez 5 puntu.

–Azken urtean bertaratu diren bisitarien kopurua: gehienez 5 puntu.

–Erakundeak azken urtean gauzatutako jarduera, eskatzaileak emandako datuetan oinarrituta: gehienez 10 puntu.

d) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-garapenean egindako ekarpena (gehienez 15 puntu), honen arabera:

–Herrigune handietatik urrun dauden eta mota guztietako azpiegitura gabeziak dituzten eskualdeetako museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 15 puntu.

–Periferian dauden baina komunikazio onak dituzten eskualdeetako museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 12,5 puntu.

–Azpiegitura gabeziak dituzten baina ibilbide kultural erakargarri batean (Done Jakue Bidea edo beste batzuk) egoteagatik abantailak dituzten museoak edo bilduma museografikoak; eta herrigune handi batean baina Foru Komunitateko hiriburutik urrun dauden museoak: 10 puntu.

–Iruñeko museoak eta bildumak: 7,5 puntu.

e) Bi museoren edo bilduma museografiko iraunkorren artean (edo gehiagoren artean) egindako proiektuak: 10 puntu arte.

6.3. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eta eskatzailea agertzea eska ditzake.

6.4. Batzordeak, zer eskabide aurkezten diren ikusita, behar duen aholkularitza teknikoa eskatzen ahalko du, bai Foru Administrazioan bertan bai kanpoko adituen artean. Hortik hartutako txostenak laguntzak ebazteko espedientean sartuko dira.

6.5. Balorazio batzordeak proposamena igorriko dio Museoen Zerbitzuari eta horrek Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen duen txostenarekin batera.

6.6. Ez dute inolako laguntzarik jasoko deialdiaren 6.2.b) puntuaren balorazioan puntuazioaren %50 (20 puntu) lortzen ez duten eskaerek. Puntu horretan honako hau baloratzen da: proiektuaren kalitatea eta nola egokitzen zaien museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ezaugarriei, horien helburuei eta jardun-lerroei.

7.–Ebazpena.

7.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bitartez emanen dira. Zuzendaritza nagusi horrek deialdia osorik edo partez hutsik gelditu dela deklaratzen ahalko du, eskaerarik aurkezten ez bada edo eskatzaileek deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte. Ebazpen hori eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da.

7.2. Laguntzaren zenbatekoa proiektuak lortzen duen puntuazioaren araberakoa izanen da, onartzen den aurrekontuaren %70ekoa edo 3.000 eurokoa gehienez ere.

Alabaina, horrela emandako laguntzak aurrekontuetako asignazio osora iristen ez badira, batzordeak handitzen ahalko du hondarra kopuru berdinetan edo portzentualetan banatuz, baina onartutako aurrekontuaren %70a gainditu gabe, betiere.

Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero aurkeztutako gastuen agiriei.

7.3. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako diru-laguntzen zenbatekoa ordainketa bakar batean pagatuko du, lanak bukatu eta diruz lagundutako jardueraren memoria eta gastuen frogagiriak aurkeztu ondoren.

Frogagiri horiek, 2015. urteari dagozkienek, behar bezala beteta egon beharko dute, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

7.4. Justifikazio kontu baten bidez frogatuko dira gastuak eta, bertan, diru-laguntzarekin zer jarduera finantzatu den eta haren kostua azalduko dira, egindako gastu guztiak eta beren frogagiriak bananduta. Gastuak fakturen bidez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten edo administrazio eragina duten agirien bidez frogatuko dira, erregelamenduz ezarrita dagoen bezala. Faktura elektronikoen bidez ere frogatzen ahalko dira gastuak, baldin eta zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak betetzen badituzte. Jarduerak, diru-laguntzaz gain, diru berekiekin edo bertzelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, justifikazioan diru horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, diruak diru-laguntza jaso duten jarduerei aplikatu zaizkiela.

Proiektuko gastu guztiak justifikatu beharko dira. Laguntzaren portzentajea behar bezala justifikatutako gastu osoari aplikatuko zaio, kontzesioan ezarritako gehieneko muga gainditu gabe.

7.5. Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, diru-laguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

7.6. Ezin izanen da 2015eko abenduaren 10etik aurrera aurkeztu 7.3 puntuan adierazitako dokumentazioa. Epe hori bukatu eta aurkeztu ez bada, laguntzaren kontzesioa ondoriorik gabe geratuko da.

Ez da data horretan frogatu beharko ordainketa gauzatu dela. Diruz lagundutako jardueraren gastuak ordaindu izana 2016ko urtarrilaren 31 baino lehen frogatu beharko da.

8.–Diruz laguntzen diren proiektuen edo jardueren interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

8.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuek edo jarduerek interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.

8.2. Onuraduna toki entitatea bada, proiektu edo jardueraren berri emateko betebeharra (kultur mezenasgoaren araudian ezarritakoa) ez du bete beharko, hurrengo atalean ezarritakoa galarazi gabe.

8.3. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Diruz laguntzen diren proiektu edo jarduerek, hurrengo oinarrian ezarritakoez gain, betebehar hauek bete behar dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 7.3 oinarrian ezarritako moduan, eta haien eragina ebaluatzea diruz lagundutako proiektuaren garapenean.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, baita babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptuan urte bakoitzean jasoko duen zenbateko osoa ere.

– Frogagiriak luzatu eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari lotutako betebeharrak betetzea. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezartzen dira betebehar horiek. Haren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

9.–Onuradunen betebeharrak.

9.1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo diru-laguntzak emateko oinarri den portaera izatea, diru-laguntza ematean Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ezarritako jarraibide teknikoetara egokituz.

b) Betebeharrak eta baldintzak betetzen direla, diru-laguntza jaso duen jarduera egin dela eta bere helburua bete dela justifikatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurrean.

c) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen dituen egiaztapen-lanak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzariorako lanak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diru-laguntza jaso duen proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari. Jakin bezain laster emanen da haien berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

e) Diru-laguntza jaso duen proiektuaren ezaugarrietakoren bat aldatzen bada eta hura gauzatzean, eskaeran agertzen denarekin alderatuta, aldaketaren bat izaten bada, horren berri ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari. Proiektuaren gaineko edozein aldaketak, aurretik, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna jaso beharko du.

f) Nafarroako Gobernuaren laguntza aipatzea, diruz lagundutako proiektuan, instalazioetan edo ondasunean agerrarazi daitekeen moduan.

g) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten denean, tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

h) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

j) Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, diru-laguntzen onuradunak diren entitateek eta pertsona juridikoek gardentasunari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren araberakoa izanen da aitorpen hori, 4. eranskineko ereduari doitua. Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

9.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira ale bat edo kopia bat, bederen, eramatea, dagokion euskarrian, jarduerak horretarako bide ematen badu.

10.–Bateragarritasuna beste diru-laguntza batzuekin.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Beste entitate batzuetatik ere diru-laguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emandako laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntza jaso duen proiektuaren kostua gainditzen badu.

11.–Dirua itzultzea.

Dirua itzultzeari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

12.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo aplikazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

1. ERANSKINA

Eskabidea. Zabalkunderako jarduera eta jarduketetarako deialdia

Titularraren datuak:

Pertsona fisikoa.

Pertsona juridikoa.

Toki entitatea.

Izena ................................... Abizenak....................................................IFZ

Helbidea ........................................................ Udalerria: ..................... Posta kodea

Telefonoa: ................... Faxa ............. Posta elektronikoa

Ordezkariaren datuak:

Izena .................................................... Abizenak ........................... NANa

Helbidea: .................................. Udalerria: ..................... Posta kodea ............................

Telefonoa: ................... Faxa ............. Posta elektronikoa

Diru-laguntza hartuko duen museoa edo bilduma museografiko iraunkorra:

Izena

Helbidea .............................Udalerria ............... Posta kodea

Telefonoa ......................Faxa ................Posta elektronikoa

Oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

a) 4.1. oinarriko atal hauetan aipatzen diren agiriak aurkezten ditu:

Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak nor ordezkatuz parte hartzen duen egiaztatzeko agiriak.

2015. urteko ordutegiari eta tarifei buruzko eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, astean, urtaroetan eta abarretan gertatzen diren aldaketak zehaztuta.

Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2014. urteari dagozkionak, urtean zenbat bisitari izan diren barne.

Jardueraren plana eta gastu eta diru-sarreren aurrekontua, azken hau 2015. urterako, 3. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

Entitate publikoen kasuan, museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria.

Laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen xehakatua (proiektuaren definizioa, edukia, parte-hartzaileen lanbide ibilbidea, etab.), aurrekontu zehaztua eta finantzaketa plana, baita museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardun-lerroen azalpena ere, eta aipatutako proiektua nola egokitzen zaion hari. Elkarlanean jarduten dutenen kasuan, 3.2 oinarrian aipatu bezala, proiektuaren aurrekontu osoa adieraziko da, bai eta erakunde bakoitzari dagokiona.

Proiektua aurrera eramateko beharrezkoa den laguntzaile bakoitzaren adostasun agiria, adibidez, hizlariena, artistena, erakundeena, etab.

Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak proiekturako dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza eskaeraren bat oraindik ebatzi ez bada, hori ere aipatu beharko da.

Indarreko aseguruen prima ordaindu izanaren egiaztagiria, edukitzailearen eta edukiaren (bilduma) aseguruaren polizarena nahiz erantzukizun zibilekoarena.

b) Oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat (2. puntua), aurkezten du:

Erantzukizunpeko aitorpena, 2. eranskinaren arabera.

c) Eskaera aurkezteak berarekin dakar organo kudeatzaileari baimena ematea eskatzaileak Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziarekin, Nafarroako Zerga Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin tributu arloan dituen betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria eska dezan.

............................(e)n, 2015eko ........................aren ...........(e)an

(Sinadura) .................

2. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

.......................................... jaunak/andreak, .................... kargua duenak, ..............................(a)ren izenean eta hura ordezkatuz, ........................................... museorako/bilduma museografiko iraunkorrerako diru-laguntzaren eskaerari dagokionez,

Erantzukizuna bere gain hartuz, honako hau deklaratzen du eskatzaileari buruz:

a) Ez dela epai irmo baten bidez kondenatua izan diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Ez duela konkurtsoaren deklaraziorik eskatu, ez dutela kaudimengabe deklaratu inolako prozeduratan, ez dutela konkurtso egoeran deklaratu, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende eta, Konkurtso Legearen arabera desgaitua izan bada, ez dagoela konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako desgaitasunaldian.

c) Errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin sinatutako ezein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

d) Honako hau(ek) (markatu behar den laukitxoa).

Pertsona fisikoa.

Administratzaileak, merkataritzako sozietateen kasuan.

Beste pertsona juridiko batzuen kasuan, haien legezko ordezkaritza daukatenak, indarra duen arautegian ezartzen diren bateraezintasun kasuetan.

e) Zergei buruzko betebeharrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak, eguneratuak dituela.

f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Epai irmo baten bidez ez dela zehatua izan diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

............................(e)n, 2015eko ........................aren ...........(e)an (Sinadura) ..............

3. ERANSKINA.

2015eko aurrekontuak

DIRU-SARRERAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Eskatzailearen ekarpena

Entitate publikoen ekarpena

Entitate pribatuen ekarpena

Diru-sarrera berekiak (sarreren salmenta, denda...)

Bestelako diru-sarrerak

GUZTIRA

GASTUAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

LANGILEAK

Plantillako langileak

Kontratazioak

HORNIDURAK

Argia

Ura

Telefonoa eta komunikazioak

Berokuntza

Bulegoko materiala

Beste batzuk

MANTENTZE-LANAK

Garbiketako gela

Igogailua eta karga-jasogailua

Lorategiak

Suteak, segurtasun sistemak eta alarmak

Klimatizazioa eta berokuntza

Informatikako mantentze-lanak

Eraikina konpondu eta zaintzea

Altzariak eta ekipamenduak konpondu eta zaintzea

Prebentzio-kontserbazioko lanak

Beste batzuk

ZERBITZU PROFESIONALAK

Gestoria eta aholkularitza

Auditoretza

Aseguru-artekaritza

Beste batzuk

1. GUZTIZKO PARTZIALA

JARDUERAK

Erakusketen gastuak

Jarduera pedagogikoa

Hedapena eta komunikazioa

Beste batzuk

2. GUZTIZKO PARTZIALA

INBERTSIOA

Lanak

Altzariak eta ekipamendua erostea

Aktibo informatikoak eta material teknikoa

Zaharberritzea

Funtsen inbentarioa, katalogazioa eta digitalizazioa

Funtsak erostea

Funts editorialak erostea

Beste batzuk

3. GUZTIZKO PARTZIALA

GUZTIRA

4. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena

Izena: ............................................ NANa/IFZ

Honako hau ordezkatuz: .............................................. IFK

Helbidea:

Museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunde jarduera eta jarduketetarako diru-laguntzen deialdiaren onuradun gisa, aitorpen hau egiten dut:

Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateak gardentasunera daude behartuta, inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

(Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira).

(Hurrengo magnitude artean zenbateko txikiena duena izanen da erreferentziako urteko aurrekontua edo negozio-zifra: a) aurreko urtean betearazitako aurrekontua edo negozio-zifra; b) entitateko organo eskudunak diru-laguntza emateko onetsitako aurrekontua edo negozio-zifra, hala izan bada).

Aipatu foru dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz,

AITORTZEN DUT:

Ez dudala gardentasun betebeharrik (aipatu foru dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako).

.......................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ......................................................................................... (izena) diru-laguntza dela-eta, informazioa aurkeztu dut; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

Gardentasunaren betebeharra dut eta, horrenbestez, 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten.

........................(e)n, 2015eko ..................aren ...........(e)an

Sinadura: .........................

Kargua: ...............................

Eskatzailearentzako argibide interesgarriak:

1. Aitorpen hau eta kasuan-kasuan aurkezten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari igorriko zaizkio.

2. Hilabetekoa da aitorpen hau igortzeko epea, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik. Betebehar hori betetzen ez bada, ez da ordainduko emandako diru-laguntza.

3. Entitate onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez eskuratzen ahalko da, argitaratzen denetik. Epe hori igarota, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du eta, hala egiten ez badu, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du.

Iragarkiaren kodea: F1507990