109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Oihan aprobetxamendua salgai

Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra, honako hauek osatua:

–203 izei gorri, 77 m³ egiten dutenak.

–1.152 larizio pinu, 565 m³ egiten dutenak.

–7.303 intsinis pinu, 7.157 m³ egiten dutenak.

Lotearen balorazioa 23,19 euro/m³ da, BEZa barne.

Lotearen prezio osoa eta hasierako prezioa, 180.861,74 euro, BEZa barne.

Eskaintza ekonomikoak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 3an bukatuko da, 14:00etan. Eskaintzak Ezkurrako udaletxean aurkeztuko dira.

Lotearen enkantean parte hartzeko, nahitaez hasierako prezioaren %2 gordailuan utzi beharko da, behin-behineko fidantza gisa.

Salmenta horretarako baldintzak interesdunen eskura daude Ezkurrako Udalaren Idazkaritzan.

Ezkurran, 2015eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Julián Gogorza Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1508035