109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desafektazioa, herrilurrak saltzeko.
Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2015eko otsailaren 13ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du, bertaratuek (Udalbatzako 9 kideetako 7k) aho batez onarturik:

1.–Hasiera batez onestea 7. poligonoko 51 A eta B lurzatiaren 26.000 m²-en desafektazioa, salmentarako, eta besterendutako lurzatiaren prezioa (8.320 euro) Tuterako 9. poligonoko 608. lurzatia erosteko erabiltzea, Cabanillasko Udalaren herri ondarekoa izan dadin.

2.–Besterengarritasuna deklaratu eta 7. poligonoko 51 A eta B lurzatiaren 26.000 m² salmentaren bidez besterentzeari ekitea; eta salmentarako eskaintza publikoaren baldintza-agiria onestea; orobat, alkateari ahalmena ematea, lurren desafektazioa egin ondoren, salmentaren eskritura publikoa sina dezan.

3.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren Atalera igorriko da, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Cabanillasen, 2015eko maiatzaren 28an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1508226