109. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 1152/2015 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da. Lanpostu horiek izanen dira martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean eta haren erakunde autonomoetan lan publikoaren eskaintzan sartutako hamar lanpostu hutsetarako Nafarroako Larrialdietako Agentziak deitu behar duen lekualdatze lehiaketaren ondoriozkoak.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua; Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea; gainerako aplikazio arauak eta oinarri hauek:

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da suhiltzaile izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzari atxikiak. Deitzeko dagoen lekualdatze lehiaketaren ondoriozkoak izanen dira lanpostu horiek, eta haien plantillako zenbakiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

Lanpostu hutsak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15.3 artikuluan ezarririko formulari jarraituz, honela:

–Lehenbizikoa, txanda irekian.

–Bigarrena, igoera txandan.

–Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandan eta bikoitiak txanda irekian.

1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte hautaprobak, txanda horretan lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiaren 6.2.2.1 atalean aipatutako prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzen den egunean 2.1.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.3. Lanpostuek C mailako ordainsariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Halaber, aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda bat osatzea du xede deialdi honek, sarrerako hautapen prozesuan gainditu bai baina lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, edo titulazio baliokidea izatea, halako moduz non, deialdi honen 6.2.3 atalean aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez edukitzea deialdiaren IV. eranskinean zehazten diren bazterbide medikoetako bat.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiak:

Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako baldintzez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izatea eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, edo titulazio baliokidea izatea, halako moduz non, deialdi honen 6.2.2 oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Aurreko lerroaldean aipatutako titulurik ez badu izangaiak, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urte aitortuak dituela frogatzeak balio du.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Orobat, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 44.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere Nafarroako polizietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte.

2.2. Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean, baita deialdiaren 6.2.2.1 atalean aipatutako prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzen den egunetik lanpostuaz jabetu arte ere.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko, zeren prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean izan beharko baita gidabaimena.

2.3. Deialdiaren 3.2 atalean ezarritako salbuespenarekin, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honen 6.2.2.3 atalean ezarritako hamabost egun naturaleko epean.

3.–Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 26 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Tasa hori behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez ordaintzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.navarra.es helbidean, “Enplegu Publikoa” atalean, ordainketa-gutunaren eredua dago.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako hilabete batez edo gehiago lan-eskatzaile gisa inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik ez izatea hilero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Eredua Interneten bidez lor daiteke, lehenago zehazturiko helbidean.

3.2. Eskaerak.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Interneten bidez ere eskuratzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, bai hori argitaratzen duen aldizkari ofizialetik, bai “Enplegu Publikoa” atalean deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

A) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

3.3. Eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa.

Bat.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Bi.–Izangaiak III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela adierazten duen ziurtagiri mediko ofiziala.

Hiru.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 a eta b ataletan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Eradio Ezpeleta Iturralde jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Alberto Otamendi Saldise, Babes Zibilerako zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: Javier Vergara Falces jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria.

Ordezkoa: Francisco Echeverria Iriarte jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako ofiziala.

–Epaimahaiko kidea: Félix Esparza Fernández jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako ofiziala.

Ordezkoa: Carlos Orta González jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako langile batzordeak proposatua.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako langile batzordeak proposatua.

–Mahaikide-idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna.

Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketako Zuzendaritzako Gai Ekonomiko-administratiboen Kudeaketaren Arloko burua.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2015eko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Ondoren, epaimahaiak jakitera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.2. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenengoan proba fisikoak, ezagupenekoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.2.1. Hautapenaldia.

Hautapenaldian proba hauek izanen dira:

a) Lehenbizikoa: proba objektiboa eginen da, hainbat ariketarekin, deialdi honen II. eranskinean agertzen den gai zerrendako atal bakoitzari buruz.

b) Bigarrena: deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.

Izangai guztiak dopinaren kontrako kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horrenbestez, debekatuta daude Kiroletako Kontseilu Gorenak 2008ko abenduaren 19an emandako Ebazpenaren I. eranskinean ageri diren substantzia, gai farmakologiko, dopin metodo eta manipulazioak (kirolean debekatutako substantzien eta metodoen zerrenda, 2009ko 1. Estatuko Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 1ean, argitaratua) eta, bestalde, indarra dute Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzak kirolean debekatuta dauden metodo eta substantzien zerrenda onesteko 2006ko abenduaren 21ean emandako Ebazpenaren IV. eta V. eranskinek (animaliengan, galgoengan eta lehiaketa hipikoetan debekaturik dauden substantzien eta metodoen zerrendak dituztenak, hurrenez hurren), Osasuna Babesteari eta Kiroleko Dopinaren kontra borrokatzeari buruzko azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean. VI. eranskinak ere indarrean segitzen du, kirolean dopina erabiltzearen kontrako UNESCOren Nazioarteko Konbentzioaren II. eranskinari aurka egiten ez dion guztian. Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

c) Hirugarrena: izangaiek ariketa psikoteknikoak eta buruz buruko eta/edo taldekako elkarrizketak egin beharko dituzte, lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba hori egitera dei eginen zaie igoera txandako 30 izangairi eta txanda irekiko beste 30 izangairi bakarrik, aurreko bi probak gainditu dituztenen artean eta horietan izandako puntuazioaren araberako hurrenkeran. Txanda bakoitzeko 30. lekuan izangai batzuk bilduz gero puntuazio berberarekin, denak onartuko dira. Txandetako batean hautatutako izangaiak gutxiegi badira, beste txanda bateko izangaiek beteko dituzte lanpostu horiek. Gainerako izangaiak deialditik baztertuko dira.

Hautapenaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

Deialdiko ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.2.2. Prestakuntza ikastaroa egiteko onartzea.

6.2.2.1. Hautapenaldia bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaien zerrenda, txanden arabera banatuak eta, txanda bakoitzean, hurrenez hurren erdietsitako puntuazioaren araberako hurrenkeran, deialdiaren lehenbiziko oinarrian ezarritakoa betetzeko. Deitutako lanpostu huts adina ikasle onartuko da gehienez.

Txanda bakoitzean izangai bat baino gehiago baldin badago ikastaroa egiteko azken plaza lortzeko puntuazio berarekin, aurrena lehenbiziko proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta gero, bigarren proban lortutakoa.

6.2.2.2. Prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutako izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1 oinarrietan ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Osasun Publikoaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, IV. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

6.2.2.3. Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bidez, prestakuntza ikastaroa egiteko onartuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko direnak:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1 oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

e) BTP baimenarekin C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko eta atzeko aldeen kopia.

f) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1 oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) BTP baimenarekin C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko eta atzeko aldeen kopia.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Atal honetan eskatutako dokumentuak behar den bezala aurkeztu ezean eta akatsak zuzentzeko emandako epean aurkeztu ezean, izangaia hautapen prozesutik bazterturik geldituko da.

6.2.2.4. Epaimahaiak, gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusirik, hautapen prozesuan sortutako bajak ezarriko ditu, eta baja horiek bazterturik gelditu ez diren beste izangai batzuekin beteko ditu, betiere azterketa hori gainditu eta eskatutako dokumentazioa aurkezten badute.

6.2.3. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, hautapen prozesuaren parte izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioak direnak izan ezik, praktiketako funtzionario izendatuko dira.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikiko zaizkio.

Izangaiek erregelamenduaren arabera ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak oposizioaldian jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea ekarriko du berarekin. Hala gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio.

Prestakuntza ikastaroa gainditzeak ekarriko du Larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren titulua eskuratzea, Nafarroako Foru Komunitatean titulu horren egitura eta curriculuma ezartzen dituen urtarrilaren 21eko 1/2015 Foru Dekretuarekin bat. Bestalde, ebaluazioa gainditu beharko du, Osasun larrialdietako teknikariaren frogagiria eskuratzeko, Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan xedatuarekin bat.

7.–Proben eta prestakuntza ikastaroaren balorazioa.

7.1. Lehenbiziko probako ariketetan gehienez 150 puntu lortzen ahalko dira, eta honela baloratuko dira: Nafarroako legeriari, erakundeei eta historiari buruzkoa, gehienez 25 puntu; suteak itzaltzeari eta salbamenduari eta Nafarroako geografia aplikatuari buruzkoa, gehienez 100 puntu; eta ezagupen teknikoei buruzkoa, gehienez 25 puntu.

Baztertuta geldituko dira hiru gai-multzoetako bakoitzean kalifikaziorik onena lortzen duen izangaiaren puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez dutenak; betiere, hura gehieneko puntuazioaren 1/3 edo handiagoa bada.

7.2. Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua goratzea (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Orekako proba, 2,5-5 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Indar erlatiboaren proba (sokan gora egitea), 2,5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 2,5-5 puntu bitarte.

Proba bakoitzean eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak kanporaturik geldituko dira. Orobat, bazterturik geldituko dira dopajea galarazteko kontroletan positiboa ematen dutenak.

7.3. Hirugarren probak 0-50 puntu bitarteko puntuazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz kalifikatuko da, “gai” eta “ez gai” kalifikazioekin.

Segurtasun Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

8.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedienteari atxikiko zaizkio, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsi (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera) eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Horretarako ezarritako epean, proposatutako izangaiek jakinarazi beharko dute zein den eskaintzen zaizkien lanpostu hutsetatik nahiago dutena.

9.2. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek izanen dute lehentasuna deialdiko lanpostuak betetzeko, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, proposatu diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, suhiltzaile lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapena eta jabetza hartzea direla bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionarioak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emanen dute, bertan kidetuko dira, eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako eskubide pasiboen araubidean izena emanik badaude. Kasu horretan, babes araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzako araubidean izena ematea aukeratuko dute.

10.3. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

10.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

10.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean eginen da.

Jabetza hartzearekin batera deuseztatu eginen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eta deialdiko lanpostuan aritzeko.

11.–Kontratazio zerrenda.

Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioaren kudeaketari buruzko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua eta oinarri honexetan ezarritako prozedura, eta horiei jarraikiz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat prestatuko da.

Zerrenda osatzeko, 6.2.2.2 oinarrian aurreikusitako prestakuntza ikastaroan onartu ez diren izangaien artetik, hautapen prozesuan puntuaziorik onena lortu duten 20k oinarri horretan jaso den horrekin batera eginen den prestakuntza ikastaroa gainditu beharko dute.

Prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutako izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1 oinarrietan ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Osasun Publikoaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, IV. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bidez, prestakuntza ikastaroa egiteko onartuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1 oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) BTP baimenarekin C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko eta atzeko aldeen kopia.

Ikastaro horretan parte hartzen dutenak ez dira praktiketako funtzionario izendatuko, kasuan kasuko ikasketa beka ukatu gabe.

20 izangai horietako bat onartzen ez bada ikastaroan edo uko egiten badu, horren ordez puntuazio hurrenkeraren arabera hurrengoa den izangaia onar daiteke, baldin eta behar adinako denborarik badago gaitasunen azterketa egiteko eta zehaztutako betebeharrak frogatzeko.

Prestakuntza ikastaroa gainditzeak ekarriko du Larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren titulua eskuratzea, Nafarroako Foru Komunitatean titulu horren egitura eta curriculuma ezartzen dituen urtarrilaren 21eko 1/2015 Foru Dekretuarekin bat. Bestalde, ebaluazioa gainditu beharko du, Osasun larrialdietako teknikariaren frogagiria eskuratzeko, Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan xedatuarekin bat.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori onetsiko da,eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña), baita deialdiaren web fitxan ere.

12.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 18an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea

Deialdiaren datuak:

Lanpostua:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zein zenbakitan argitaratu zen: ............ Data: .........................

Sartzeko txanda:

Txanda irekia

Igoera txanda*

Desgaitasunen bat
dutenentzako erreserba txanda*

Datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria: ( )

Nazionalitatea:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Sakelako telefonoa:

2. telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Aurkeztutako agiriak:

Desgaitasunaren frogagiria

Denboren eta/edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ditu, beste orri batean

Euskararen gaitasun agiria edo baliokidea*

Ondoko honen proba eskatzen du:

Euskara*

Ingelesa*

Frantsesa*

Sinatzaileak eskabide honetan aipatu prozesuan onartua izatea ESKATZEN du, eta ADIERAZTEN, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela eta datu horiek guztiak agirien bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.

(Sinadura)

.........................(e)n, 20....(e)ko ................aren ..............(e)an

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

(*) Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Nafarroako legeria, erakundeak eta historia.

1. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa.

2. gaia. Europar Batasuna. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.

3. gaia. Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

4. gaia. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua.

5. gaia. Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

6. gaia. Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Trebetasunak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: eginkizunak.

7. gaia. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak.

8. gaia. administrazio xedapenak eta egintzak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

9. gaia. administrazio prozeduren xedapen orokorrak: prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. egintzak administrazio bidean berrikustea, ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

10. gaia. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.

11. gaia. 8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Babes Zibilari eta Larrialdiari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan: babes zibileko jarduketak: esku-hartzea. Herritarren laguntza. Ikuskapenak. III. titulua. Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua. Aurrea hartze, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

12. gaia. 12/2009 Foru Dekretua, otsailaren 16koa, Nafarroako Larrialdietako Agentzia sortzen duena. I. titulua: Izaera, mendekotasuna, atxikipena eta helburuak. II. titulua: Egitura organikoa. III. titulua: ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola. V. titulua: langileak.

2.–Suteak itzaltzea eta salbamendua eta Nafarroako geografia aplikatua.

2.1. Sua: definizioa. Erreakzio energia. Suaren triangelua eta tetraedroa. Erregaia. Erregai motak. Materialen erantzuna, suteak gertatzean. Erregarriak. Tenperaturarekin lotutako faktoreak.

2.2. Sutea. Motak. Sute baten ondoriozko produktuak. Suteen hedapena, motak eta zergatiak. Itzaltzeko moduak. Hoztea. Itotzea. Deselikatzea.

2.3. Leherketak. BLEVE efektua. Rollover-a. Flashover-a. Blackdraf-a. Leherketak suspentsioan den hautsarekin.

2.4. Gune konfinatuak. Salbamenduzko oinarrizko teknikak gune konfinatuetan. Babes pertsonala gune konfinatuetako salbamenduetan. Lan ekipamenduak gune konfinatuetako salbamenduetan.

2.5. Uraren eta aparraren bidez itzaltzeko ekipamenduak. Hornidura iturriak. Mangerak, konexioak eta lantzak. Aparra aplikatzeko elementuak, ezaugarriak eta funtzionamendua. Itzalgailu eramangarriak. Eragile itzalgarria. Karga. Zenbat funtzionatzen duen. Noraino iristen diren eta haien eraginkortasuna.

2.6. Salbamendua egitura kolapsatuetan. Biziraupen-hutsuneak. Segurtasun jarraibideak eta ekipamenduak. Egitura kolapsatuetan biktimak aurkitzeko metodoak eta ekipamenduak.

2.7. Arnasketa ekipamenduak. Iragazkiak eta ekipamendu autonomoak. Ezaugarriak eta funtzionamendua.

2.8. Aireztapena presio positiboaren bidez. Aireztapen aparatu eramangarriak. Hidroaireztailuak. Elektroaireztailuak. Ezaugarriak eta funtzionamendua. Aireztapeneko elementu finkoak.

2.9. Salbamendurako bitartekoak. Eskalak. Sokak, motak eta lotzeko materiala. Igotzeko eta erakartzeko materialak. Ebakitzeko, konpontzeko eta libratzeko materialak.

2.10. Lehen laguntza I: istripuen prebentzioa; jarduteko jarraibide orokorrak larrialdi batean; biziraupen katea; helduen bihotz-biriken bizkortze oinarrizkoa; BBB batean sor daitezkeen problemarik ohikoenak; segurtasuneko saiheskako jarrera; biktimen presazko mugitzea eta maneiatzea.

2.11. Lehen laguntza II: bigarren mailako azterketa; gorputz arrotz batek arnasbidea buxatzea helduen kasuan; hemorragiak; erredurak; zauriak; traumatismoak; intoxikazioak; asfixia; animalien ziztadak eta hozkadak; larrialdiak termorregulazioaren asaldurengatik; botikina.

2.12. 8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun garraioa arautzen duena.

2.13. 176/2011 Foru Dekretua, abuztuaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean kanpoko desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzeko arauak ematen dituena.

2.14. Salgai arriskutsuak: sailkapena, identifikazioa eta seinalizazioa. Lan eremuak. Gertakariak arintzeko taktikak. Babes mailak. Gertakariak arintzeko lan ekipamenduak.

2.15. Suteen aurka borrokatzeko eta salbamendu lanak egiteko ibilgailuak. Sailkapena, funtsezko ekipamendua. Autoponpak. Eragile bereziak dituzten ibilgailuak. Elikadura ibilgailuak. Suteetan salbamendu lanak egiteko ibilgailuak. Istripuetan salbamendu lanak egiteko ibilgailuak. Uretan salbamendu lanak egiteko ibilgailuak.

2.16. Oihanetako suteak. Motak. Oihanetako suteen hedapenean eragiten duten faktoreak. Oihanetako suteetan esku hartzeko eta horiek kontrolatzeko taktikak eta metodoak. Itzaltzeko aireko bitartekoak eta koordinazioa oihanetako suteetan. Helikopteroz garraiatutako brigadak.

2.17. Nafarroako geomorfologia: morfoegitura unitate nagusiak: Ebroren arroa eta Pirinioak.

2.18. Geografia aplikatua: Nafarroan suhiltzaileen baliabideak, suhiltzaile borondatezkoak eta aireko bitartekoak nola dauden ezarririk. Kokapena eta estaldura eremuak.

2.19. Nafarroako orografia: ezaugarri nagusiak eta Iparraldeko Pirinioen adarren eta Hegoaldearen deskribapena. Eraginak populazioan, ekonomian eta komunikazio bideetan.

2.20. Nafarroako klimatologia: Nafarroan kliman eragiten duten faktoreak. Klima motak Nafarroan. Landaredia: motak eta banaketa.

2.21. Nafarroako hidrologia: Nafarroako ibaien ezaugarriak. Isurialdeak eta arro hidrografikoak: azterketa eta deskribapena. Unitate hidrogeologikoak.

2.22. Nafarroako nekazaritza. Eskualdeak eta motak. Nafarroako abeltzaintza: espezieak, eskualdeak, produkzioa eta kokapena. Nafarroako meatzaritza.

2.23. Nafarroako industria: bilakaera, kokapena, arazoak.

2.24. Nafarroako hirugarren sektorea: hezkuntza. Komunikazioak, merkataritza. Nafarroako errepideen sarea. Autobideak eta autobiak. Trenbide sarea. Mendateak.

2.25. Nafarroako biztanleria: ezaugarriak, bilakaera, banaketa, eremuak, migrazio mugimenduak. Nafarroako habitata. Biztanleen lanbide eta gizarte egitura.

2.26. Ipar-mendebaldeko Nafarroa hezearen eta Nafarroako Pirinioen azterketa. Pirinioetako arroen azterketa. Nafarroako eki-erdialdearen eta mendebal-erdialdearen azterketa. Ekialdeko Erriberaren eta mendebaldeko Erriberaren azterketa.

3.–Ezagupen teknikoak.

3.1. Materialak. Materialen propietate orokorrak. Industriako materialen propietateak. Material metaliko, zeramiko eta plastikoak. Zura, ehunak, isurkiak eta lubrikatzaileak. Materialen entsegua. Materialen jokaera sua dagoenean.

3.2. Makinen elementuak. Lotune finkoak eta desmuntagarriak: hariak eta hari-sistemak, errematxeak, soldadura, akoplamenduak, zirrindolak, larakoak eta lotura elastikoak. Transmisio mekanikoak: ardatzak, euskarriak, engranajeak, uhal-poleak, enbrageak, kate gurpilak, giltzadurak-errotulak, biela biradera. Kate zinematikoak. Elementu osagarriak: energia-metagailuak, balaztak, blokeatzeko sistemak, segurtasun sistemak. Makinen elementuen mantentze-lana. Makinen elementuak erabiltzeko segurtasun arauak.

3.3. Makinetako zirkuitu pneumatikoak. Pneumatika zertarako erabili. Aire konprimatuaren ekoizpen, tratamendu eta banaketaren funtsezko alderdiak. Zirkuitu pneumatiko baten funtsezko alderdiak. Zirkuitu pneumatiko bat muntatu eta abian jartzea. Zirkuitu pneumatiko bat desmuntatzeko jarduketak. Makinen zirkuitu pneumatikoen mantentze-lana eta segurtasuna.

3.4. Makinetako zirkuitu oliohidraulikoak. Oleohidraulika zertarako erabili. Zirkuitu oleohidraulikoaren funtsezko alderdiak. Zirkuitu oleohidraulikoa muntatu eta desmuntatzea. Zirkuitu oleohidraulikoa abian jarri eta gelditzeko jarduketa protokoloa. Olio hidraulikoak. Oliohidraulika mugikorra eraikuntza eta obra zibilerako. Zirkuitu oleohidraulikoen mantentze-lanak.

3.5. Automozioko ibilgailuak: barne-errekuntzako motorrak: bi eta lau aldikoak, horien osaera eta funtzionamendua eta horiek manipulatzean gorde beharreko segurtasuneko eta mantentze-lanetako arauak. Sistema hibridoen (barne-errekuntzako motorra - motor elektrikoa) bidez eta hidrogenoz bulkatutako automozioko ibilgailuen osaera eta funtzionamendua, baita horiek manipulatzeko eta mantentze-lanetarako gorde beharreko segurtasun arauak ere. Bifuel erako (gasolina-gasa) motor baten bidez bulkatutako automozioko ibilgailuak: horien osaera eta funtzionamendua eta horiek manipulatzean gorde beharreko segurtasuneko eta mantentze-lanetako arauak. Jarduteko protokoloa ibilgailuarekin istripua izanez gero.

3.6. Automozioko ibilgailuetan erabiltzen diren segurtasun sistemak: segurtasun uhalak, segurtasun uhalek dituzten pretentsore sistemak, airbag-ak (sistema horien osaera eta funtzionamendua eta horiek manipulatzean gorde beharreko segurtasun arauak). Automozioko ibilgailuek erabiltzen dituzten direkzio eta esekidura sistemak; horien osaera eta funtzionamendua. Pneumatikoak: osaera, ezaugarriak, mantentze-lanak eta neurriak. Balaztatze sistemak, horien osaera eta funtzionamendua. Argiak, horien osaera eta funtzionamendua.

3.7. Segurtasuna goi tentsioan eta behe tentsioan. Behe tentsioko eta goi tentsioko instalazio elektrikoetako elementu eragileak eta babesekoak. Haien mantentze-lana.

3.8. Transformadoreak. Transformazio-zentroak. Konektatzeko eta deskonektatzeko protokoloak. Transformadoreen mantentze-lanak. Lur-konexioak: Lurreko instalazioak. Igarobideko tentsioa eta kontaktu-tentsioa. Lurreko instalazioen berrikuspena eta mantentzea.

3.9. Lineak. Aireko eta lurpeko lineak, behe tentsioan edo goi tentsioan. Haien osaera, eraikuntza eta manipulazioa. Lineen kontserbazioa eta mantentze-lana. Segurtasun neurriak.

3.10. Multzo elektrogenoa: horien osaera eta funtzionamendua. Horien garrantzia, beharra eta aplikazioa. Instalazioa eta abian jartzea. Horiek manipulatzean gorde beharreko segurtasun arauak. Mantentze-lanen prozesuak. Elementu lagungarriak, bateriak eta metagailuak. Argiztatze bereziak. Hornidura osagarriak.

Oharra.–Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen legediaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

III. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.–38 kiloko pisua goratzea (banku press-a).

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora eta oinak dagokien euskarrian, izangaiak 38 kiloko pisua goratu behar du, 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek. Ezin erabiliko dute ez eskularrurik ez heltzeko lagungarri den inolako substantziarik.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinek euskarria ukitu beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek beren euskarria ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ (GIZONAK)

ZENBAT ALDIZ (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

20 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Bazterturik

20 eta 30 bitarte

20

5

31 eta 35 bitarte

21

5,5

36 eta 40 bitarte

22

6

41 eta 44 bitarte

23

6.5

45 eta 48 bitarte

24

7

49 eta 51 bitarte

25

7,5

52 eta 54 bitarte

26

8

55 eta 56 bitarte

27

8,5

57 eta 58 bitarte

28

9

59

29

9,5

60 edo gehiago

30 edo gehiago

10

2.–Ur inguruneko trebetasun probak. (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratzea.

Deskribapena: 25 metroko igerileku batean crawl estiloan edo estilo librean igeri egitea, joan eta etorri. Igerileku ertzetik atera behar da eta ez da irteerako blokerik erabiliko.

Gehienez ere minutu bat eta 24 segundo izanen dira hori burutzeko.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko trajerik ez urpean igeri egiteko betaurrekorik ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Proba ezin da hasi igerilekuaren barnean.

Gauzatzeko modua: abiatze seinalearen ondoren, izangaiak uretara botako du bere burua eta igerian 100 metro eginen ditu (25 metroko bi igerialdi joateko eta 25 metroko bi igerialdi etortzeko). Zutik daudela (bi bermatze), igerileku ertzetik aterako dira, uraren arrasetik eta geldirik egon ondoren. Ez da erabiliko irteerako blokerik.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak euskarri moduan edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren ertzei heltzen badu atseden hartzeko.

–Igerilekuaren zola ukitu edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoan aldatzean ez badu pareta ukitzen.

–Bi irteera baliogabe egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, hamarrenak kontatu gabe).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

1’24” baino gehiago

1’24” baino gehiago

Bazterturik

1’24”tik 1’21”ra

1’24”tik 1’21”ra

5

1’20”tik 1’19”ra

1’20’’

5,5

1’18”tik 1’17”ra

1’19’’

6

1’16”tik 1’15”ra

1’18’’

6.5

1’14”tik 1’13”ra

1’17’’

7

1’12”tik 1’11”ra

1’16’’

7,5

1’10”tik 1’09”ra

1’15’’

8

1’08”tik 1’07”ra

1’14’’

8,5

1’06”tik 1’05”ra

1’13’’

9

1’04”tik 1’03”ra

1’12’’

9,5

1’02’’ edo gutxiago

1’11’’ edo gutxiago

10

3.–Orekako proba.

Baloratu nahi da jarrera estatiko edo dinamikoari eusteko ahalmena, grabitatearen kontra.

Deskribapena: lurretik 2 metrora kokatu den oreka haga batean mugitzea. Joateko 2,5 metroko tartea eginen da, gero, 360ºko bira, eta itzultzeko beste 2,5 metro eginen dira, 5 kg-ko baloi medizinala, bularra ukitzen duela, eramanez. Joanaldia aurreraka ibiliz eta etorria atzeraka ibiliz (bizkarra emanez).

Hagaren zabalera 10 cm-koa izanen da eta luzera 5 m-koa, joan-etorria kontatuta, gehi 360ºko biraketa.

Gauzatzeko modua: izangaia goian dagoela, joan-etorriko ibilbide osoa eginen du hagan zehar, oinez edo korrika. Hasiera aurreraka eginen du, kontrolatzaileak seinalea ematen duenean. Izangaiak hasierako marra zapaltzen duenean hasiko da denbora kontatzen. Beste aldera joanen da, denbora guztian bi eskuetan 5 kiloko baloi medizinal bat daramala, aurreko aldean, bularraldea etengabe ukitzen. Han, eta marraz haratago bi oinekin zapaldu ondoren, 360ºko bira osoa eginen du, nahitaez 2,5 metrora dagoen marratik haratago, eta gero bizkarra emanez itzuliko da, hasierako marra bi oinekin zapaldu arte edo marraz haratago bi oinekin zapaldu arte. Une horretan denbora neurtzeari utziko zaio.

Ezin da erabili probarako abantailarik ekarriko duen substantziarik oinetakoetan.

Utziko da barra ezagutzea joan-etorri bat eginez, biraketa egin gabe, kontrolatzen duen epailearen begiradapean.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bateko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Erortzen bada edo hagatik ateratzen bada.

–Ez baditu bi oinekin zapaltzen muturretako marrak edo ez badu bi oinekin marra horietatik haratago zapaltzen.

–Proba hasteko irteera marra zapaltzen ez badu.

–360ºko biraketa egitea irteeraren pareko muturreko marra zapalduz.

–5 kg-ko baloi medizinala erortzen bada edo baloia behar ez den moduan jartzen badu.

–Ariketa hasi denean, hagan zutik dagoela, haga ukitzen badu eskuekin edo baloi medizinalarekin.

–Baliogabe joko da baldin eta, lehenbiziko ariketa zuzen eginda ere, ez badu lortu ezarritako minimoa egitea. Kasu horretan, bigarren saio bat egiteko eskubidea izanen du, lehenbizikoa denborarengatik baliogabe izateagatik.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe, eta, biribiltzeko, beheko hamarrena erabiliko da). Puntuazio eskala bera dago gizon eta emakumeentzat.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

12’’5 edo gehiago

12’’5 edo gehiago

Bazterturik

12”4tik 11”1era bitarte

12”4tik 11”1era bitarte

2,5

11”tik 10”0ra

11”tik 10”0ra

2,25

9”9tik 9”5era bitarte

9”9tik 9”5era bitarte

3

9”4tik 9”0ra bitarte

9”4tik 9”0ra bitarte

3,25

8”9tik 8”5era bitarte

8”9tik 8”5era bitarte

3,5

8”4tik 8”0ra bitarte

8”4tik 8”0ra bitarte

3,75

7”9tik 7”5era bitarte

7”9tik 7”5era bitarte

4

7”4tik 7”0ra bitarte

7”4tik 7”0ra bitarte

4,25

6”9tik 6”5era bitarte

6”9tik 6”5era bitarte

4,5

6”4tik 6”0ra bitarte

6”4tik 6”0ra bitarte

4,75

5”9 edo gutxiago

5”9 edo gutxiago

5

4.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bateko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F1507917_0.pdf

Abiadura - bizkortasuna (Barrow testa)

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz horiek bukatzen direla izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza beheko hamarrenarekin biribilduko da. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23”5etik gora

23”5etik gora

Bazterturik

23”5etik 23”4ra bitarte

23”5

2,5

23”3tik 23”2ra bitarte

23”4

2,25

23”1etik 23”0ra bitarte

23”3

3

22”9tik 22”8ra bitarte

23”2

3,25

22”7tik 22”6ra bitarte

23”1

3,5

22”5

23”0

3,75

22”4

22”9

4

22”3

22”8

4,25

22”2

22”7

4,5

22”1

22”6

4,75

22”0 edo gutxiago

22”5 edo gutxiago

5

5.–Indar erlatiboaren proba.

Nork bere pisuaren gainean daukan kontrolaren gradua neurtu nahi da.

Deskribapena: zintzilikatutako soka liso batetik gora igo beharko da besoekin, 5 m altu ailegatzeraino, 11 segundotik beherako denboran.

Gauzatzeko modua: kontrolatzaileak “ya” esatean, gora igo eta 5 metrora dagoen seinalea edo gorago ukitu beharko du bi eskuekin. Altuera horretara iritsitakoan ezkil bat jo beharko du, eskuz. Ez da ontzat emanen baldin eta ezkilak zarata egiten badu haritik tiratzeagatik edo igotzeko soka nahasteagatik.

Zutik daudela hasiko dira, bi oin zolak zorua ukitzen, eta lehenbiziko bultzadan ez dira hankak erabiliko.

Jaitsierak ez du ondoriorik izanen kalifikazioan.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bat eta 30 segundoko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

–Igotzeko hasierako mugimenduan oinekin nahiz hankekin inpultsoa hartzen badu.

–Proba egin bitartean sokari hankekin heltzen edo eusten badio.

–5 metrora dagoen seinalea edo goragoko zati bat bi eskuekin hartzen ez badu.

–Proba hasi eta 11 segundo geroago ezkila jo ez badu. Utziko da ariketa bukatzea baina ez da 11 segundoko bukaera markatuko, eta gero baliogabe joko da, denbora gehiegi erabiltzeagatik.

–Sokatik erortzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe, eta, biribiltzeko, beheko hamarrena erabiliko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

11” edo gehiago

11” edo gehiago

Bazterturik

10”9tik 10”0ra bitarte

10”9tik 10”6ra bitarte

2,5

9”9tik 9”4ra bitarte

10”5etik 10”1era bitarte

2,25

9”3tik 8”8ra bitarte

10”0tik 9”7ra bitarte

3

8”7tik 8”2ra bitarte

9”6tik 9”4ra bitarte

3,25

8”1etik 7”6ra bitarte

9”3

3,5

7”5etik 7”0ra bitarte

9”2

3,75

6”9tik 6”5era bitarte

9”1

4

6”4tik 6”0ra bitarte

9”0

4,25

5”9tik 5”5era bitarte

8”9

4,5

5”4tik 5”0ra bitarte

8”8

4,75

4”9 edo gutxiago

8”7

5

6.–Erresistentzia proba. (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz, edo marratik haratago zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen hasten bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen da. Seinalea baino lehen ateratzen bada, metroko tartea igarota, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako kasu hauetan proba bukatuko da eta ordura arte egindako tarte osoak kontatuko dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batzuetan gelditzen bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide bat bukatzeko haren muturreko marra edo haratago ez zapaltzea.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro baterako tartera.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez lortzea marra edo haratago zapaltzea seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Segurtasun metroaren barnean egonik, seinale akustikoa entzun baino lehen izangaiak marra zapaltzea lortzen ez duen aldiro, abisu bat jasoko du, eta kontrolatzailearen bi aldeetan kono bat ezarriz markatuko da. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta 20 metroko beste marra ukitzea lortzen badu seinale akustikoa entzutean. Hala egiten ez badu, bigarren abisu bat jasoko du. Bi abisu izanik, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, biak kenduko zaizkio. Bestela, hirugarren abisu bat jaso eta probari bukaera emanen zaio.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK-GIZONAK

TARTEAK-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

11 baino gutxiago

11 baino gutxiago

5

11

11

5,5

12

11,5

6

12,5

12

6.5

13

12,5

7

13,5

13

7,5

14

13,5

8

14,5

14

8,5

15

14,5

9

15,5

15

9,5

16

15,5

10

16,5 edo gehiago

16 edo gehiago

5

7.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Deskribapena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi bat jauziko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak bata bestearen ondoan edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan alboka, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarrena lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada eginen da soilik. Minutu bat eta 30 segundoko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Eskatutako errepikapen kopurua egiten ez badu. Kasu horretan izangaiak bigarren saio bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ (GIZONAK)

ZENBAT ALDIZ (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

55 baino gutxiago

Bazterturik

55 eta 57 bitarte

55

2,5

58 eta 60 bitarte

56

2,25

61 eta 63 bitarte

57

3

64 eta 66 bitarte

58

3,25

67 eta 69 bitarte

59

3,5

70

60

3,75

71

61

4

72

62

4,25

73

63

4,5

74

64

4,75

75 edo gehiago

65 edo gehiago

5

IV. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Begien sistema.

–Urrutiko begi-zorroztasun gutxienekoa zuzenketarik gabe (begien barneko lenteak ez dira lente zuzentzailetzat hartuko ondorio hauetarako): 5/10etik beherakoa ez begirik okerrenean eta 8/10 gutxienez onenean.

–Ikuspegi binokular arrunta eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eragin funtzionalaren arabera.

–Discromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, haren eragin funtzionalaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzuteko sistema.

–Audifonorik ez da onartuko.

–Hipoakusia, 35 dB-ko edo handik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-ko edozein frekuentziatan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Mintzamena.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzailearen lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak eta/edo kirurgia artikularren ondorioak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–Zifosiak, 45º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Errakietan ekintza inbaditzaileen ondorioak: blokeoak/kirurgia, arrakasta gabeko bizkarraren sindromea, haren eragin funtzionalaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Eragin funtzionala duen Paget gaixotasuna.

–Min erregional konplexuaren sindromearen ondorioak.

–Fibromialgia/neke kronikoaren sindromea.

–Galera eta/edo deformazio anatomikoak edo goiko nahiz beheko gorputz adarretako edozein muga, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz adarretako giharren herniak, haien eragin funtzionalen arabera.

–Lokadura errekurrenteak sorbaldan edo belaunean, desoreka kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en eritasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitis aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila desberdinetan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio hodiko beste kirurgia batzuk, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Edozein mailako bihotz gutxiegitasuna.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisak eta miokarditisak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibrilatzaile edo taupada-markagailua izatea inplantaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, haien eragin funtzionalaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortiko, toraziko abdominalak eta/edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Estenosi karotidea, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud fenomenoa, lehen eta/edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, haren eragin funtzionalaren arabera.

–Linfedema, lehen mailako eta/edo bigarren mailako kronikoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, haren eragin funtzionalaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak edo bereganatuak izan.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: - BGBK (bronkitis butxatzaile kronikoa, enfisema); asma eta/edo bronkioetako hiperrerreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0.75 eta/edo FVC < %0.80 bezala zehaztutako arnas patroia.

–Hipoxemia - O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errekurrentea.

–Pneumotorax espontaneoa eta/edo errekurrentea.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak eta/edo horma torazikoaren deformazioak, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenblismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Siringomielia, sintomatologia edo eragin funtzionala sortzen badu.

–Hidrozefalia.

–Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, haien eragin funtzionalaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo ibituak kenduta.

–Buruaren eta jokabidearen nahasmenduak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne). Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta eldarniozko ideien nahasmendua.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), haien eragin funtzionalaren arabera.

–Hersturaren nahasmenduak, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta jokaerarena, haien eragin funtzionalaren arabera.

11.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurruneko polikistosia.

–Edometriosia, haren eragin funtzionalaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Mellitus diabetesa.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak, hiper edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiper eta hipoparatiroidismoa, horien guztien eragin funtzionalaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, haien eragin funtzionalaren arabera.

13.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, eragin funtzionala eta/edo kokapena dela-eta suhiltzailearen lanpostuko norbera babesteko ekipoak erabiltzea eta/edo lanak egitea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, haien eragin funtzionalaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Inmunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta haren eragin funtzionalari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosiak, kolagenosiak, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren sindromea, esklerodermia, vasculitisa eta beste batzuk.

17.–Ohar orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzailearen lanpostuko norberaren babeserako ekipoa edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, ondorio edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, haren eragin funtzionala dela-eta galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzailearen lanpostuko lanak egitea edo horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Orotariko Erregelamenduaren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketako aurreikuspenekin bat.

–Sendagaiak eta beste substantzia batzuk kontsumitzea, ibilgailuak gidatzeko edo makina edo lanabes arriskutsuak erabiltzeko gomendagarriak ez direnean edo suhiltzailearen lanpostuko lanak egiteko gaitasuna modu nabarmenean nahasten dutenean.

–Suhiltzailearen lanpostuan aritzen diren edo hura hautatzen duten langileak haurdun daudenean, edo erditu berriak edo bularra ematen, ez gaitzat hartuko dira aldi baterako, aipatu egoerak irauten duen bitartean.

Iragarkiaren kodea: F1507917