106. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Behin betiko onespena

2015eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, 2015eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AURREKONTUKO 1/2015 ALDAKETA, KREDITU GEHIKUNTZA INFORMATIKAKO MANTENTZE-LANETARAKO

–Gastuen kontu-saila, goititua:

Kontu-saila: 121-216. Izena: informatikako mantentze-lanak, GIA. Zenbatekoa: 6.000 euro. Guztira, gastu goititua: 6.000 euro.

–Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:

870. Diruzaintzako gerakina: 6.000 euro. Diru-sarrerak, guztira: 6.000 euro.

Garinoainen, 2015eko maiatzaren 20an.–Alkatea, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1507712