2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
209/2015 Lehendakaritzaren Ebazpena
2015eko maiatzaren 26an, Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakariak 209/205 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:
“Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 30ean egindako saioan, 2015erako eskualdeko hiri garraioko zerbitzuaren tarifak onartzeko erabakia hartu zuen eta Mankomunitatearen lehendakariaren esku utzi zu tarifa horiek onartzeko izapideak bideratzea, Nafarroako Gobernuaren Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetarako Departamentuan, 7/96 Legegintzako Errege Dekretuan, zerga eta sustapen alorreko premiazko neurriei eta jarduera ekonomikoaren liberalizazioari buruzkoan, jasota dagoenaren eraginetarako. Tarifa berriak martxan jartzeko eskakizun teknologikoak egokitzen doazen neurrian egin beharko da, eta, hartara, bono-busari eta C motako tarifa sozialari dagozkion prezio berriak ez dira indarrean sartuko aldi baterako abonamenduen tarifa berriak indarrean sartu arte.
Tarifa horiek F motako tarifa soziala sortzea ekarri zuten, gizartetik baztertuta dauden pertsonentzat, eta bai beste hiru titulu berri ere, aldi baterako abonamenduak, denbora aldi jakin batean, mugarik gabe erabiltzeko pertsona bakar batek (30 eguneko abonamendu orokorra, 30 eguneko abonamendua 26 urtetik beherakoentzat eta 30 eguneko abonamendua familia ugarientzat). Gainerako tarifek 2014an indarrean izan zuten prezioari eutsiko zioten, bono-busaren tarifak (0,67 eurokoa izatetik 0,70 eurokoa izatera igaroko da) eta C motako gizarte tarifak izan ezik (0,47 eurokoa izatetik 0,49 eurokoa izatera igaroko da).
Erabakiaren azalpenetan jaso zen, batetik, F motako tarifa soziala “2015eko lehen hiruhilekoan” sartuko zela eta, bestetik, ‘2015eko bigarren hiruhilekoaren amaieran’ aldi baterako hiru abonamenduak sortuko zirela eta bono-busaren eta C motako tarifa sozialaren prezioak garestituko zirela, ‘tarifa berriak martxan jartzeko eskakizun teknologikoak egokitzen doazen neurrian egin beharko da, eta, hartara, bono-busari eta C motako tarifa sozialari dagozkion prezio berriak ez dira indarrean sartuko aldi baterako abonamenduen tarifa berriak indarrean sartu arte’.
2015eko otsailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (39. zenbakikoa), 73/2015 Ebazpena kaleratu zen, otsailaren 18koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko hiri garraioko tarifak onesten dituena 2015. urterako. Hona hemen edukia:
1.–Iruñerriko hiri barruko bidaiarien garraioko tarifa hauek onestea 2015. urterako, 8/1998 Foru Legearen 3. artikuluan zehaztuta dagoen eremurako:
TXARTEL MOTA | TXARTELAREN ZENBATEKOA (euroak) |
ESKUDIRUTAN |
Arrunta | 1,35 |
Arrunta sanferminetan (uztailaren 6ko 06:00etatik uztailaren 15eko 06:00ak arte) | 1,60 |
TXANPON-TXARTELAREN BIDEZ |
Bono-bus tarifa | 0,70 |
TARIFA BEREZIAK |
B motako tarifa soziala (65 urtetik gorako helduak) | 0,33 |
C motako tarifa soziala (familia ugariak) | 0,49 |
E motako tarifa soziala: %65eko edo gehiagoko desgaitasuna, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia duten pertsonak | 0,33 |
F motako tarifa soziala: gizartetik baztertuta dauden pertsonak | 0,17 |
Gaueko tarifa: gaueko lineetarako eta sanferminetarako (00:00etatik 06:00ak arte), txanpon-txartelarekin ordaintzen duten guztientzat, dela bono-busarekin dela txartel sozialarekin | 1,02 |
Autobus aldaketaren tarifa | 0,00 |
ALDI BATERAKO ABONAMENDUAK |
30 eguneko abonamendu orokorra | 30,00 |
30 eguneko abonamendua gazteentzat, hau da, 26 urtetik beherakoentzat (J motako tarifa soziala) | 24,00 |
30 eguneko abonamendua familia ugarientzat (C motako tarifa soziala) | 21,00 |
Tarifa sozialei dagokienez, Iruñerriko Hiri Garraio Publikoko tarifa sozialak arautzen dituen Ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaizkio.
2.–Tarifa horiek autobus, markesina eta zutoinetan jarriko dira, jendeak ikus ditzan.
3.–F motako tarifa sozialak 2015eko martxoaren 1ean hartuko du indarra.
4.–Gainerako tarifen indarraldiaren hasiera Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakariak erabakiko du, eskualdeko hiri garraioko 2015eko tarifak ezartzeko ebazpenean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen hori.
F motako tarifa sozialak 2015eko martxoaren 1ean hartu zuen benetako indarra. Gainerako tarifek –aldi baterako hiru abonamenduak, eta bono-busaren eta C motako tarifa sozialaren prezioak garestitzea– Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakariaren Ebazpenak zehazten duenean hartuko dute indarra. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Ordainbidearen sistema teknologikoak egokitzeko lanak azkentzen ari diren eta garraioko titulu berriak herritarrei jakinarazteko komunikazio kanpaina antolatuta dagoen honetan, 2015eko ekainaren 12an sartu ahal izango dira indarrean. Beste alde batetik, komenigarria da jada badauden bi tarifen garestitzea -bono-busa eta C motako tarifa soziala- hilabetearen lehen egunarekin batera egitea eta ez ekainaren 12a baino lehen, Mankomunitateko Batzar Nagusiaren erabakiaren testuaren arabera, eta, hortaz, 2015eko uztailaren 1ean.
Aipatutako aurrekariak ikusita:
ERABAKI DUT:
1. 2015erako Iruñerriko hiri garraioko tarifak indarrean sartzea, 2015eko otsailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (39. zenbakikoa), otsailaren 18ko 73/2015 Ebazpenaren bidez, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emandakoaren bidez onartutakoak. 2015eko ekainaren 12an hartuko dute indarra, hauek izan ezik: bono-bus tarifa (0,70 euro) eta C motako tarifa soziala, familia ugariena (0,49 euro), 2015eko uztailaren 1ean sartuko baitira indarrean, eta F motako tarifa soziala, 2015eko martxoaren 1ean hartu baitzuen indarra.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzea, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren 73/2015 Ebazpenean, otsailaren 18koan, 4. atalean jasota dagoena betetzeko.”
Iruñean, 2015eko maiatzaren 26an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1508068