2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Oihan enkantea
Etxalarko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
–1. lotea: Altxata alderdian, 1.096 oinez osatua (haritz amerikarra, gaztainondoa eta pagoa), 784 m³ zur eta 590 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 45.100,00 euro, BEZa kanpo.
–2. lotea: Ezkutu alderdian, 1.247 oinez osatua (Lawson nekosta, alertzea eta Douglas izeia), 649 m³ zur eta 162 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 18.700,00 euro, BEZa kanpo.
Proposamen ekonomikoak Etxalarko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2015eko ekainaren 17ko eguerdiko 12:00ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta iragarki honi eransten zaion ereduari lotuko zaio.
Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2015eko ekainaren 18an, 18:00etan.
Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.
Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan eta kontratazio atarian.
Etxalarren, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
PROPOSAMEN EREDUA
Proposamen eredua. 1. lotea
Izen-deiturak: ................................., adinez nagusia. Herria: ................... Helbidea: ............................... NAN zenbakia: ............... Egintza honetan nire izenean edo honako entitate honen ordezkari gisa dihardut: ......................... (IFZ: ........) Nafarroako Kontratazio Atalean eta egunkarian argitaratu zen oihan enkantea dela-eta, baldintza tekniko eta administratiboetan 1 zenbakia duen lotearen truke (784 m³ zur eta 590 m³ enbor txiki; 1.096 oin: haritz amerikarra, gaztainondoa eta pagoa), Altxata alderdian baitago, .................. (hitzez eta zenbakiz) ................... euro eskaintzen ditut; espresuki men egin eta onartzen ditut ezarritako baldintza teknikoen agiria eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria, horien berri baitut.
(Eguna eta izenpea)
Proposamen eredua. 2. lotea
Izen-deiturak: ................................., adinez nagusia. Herria: ................... Helbidea: .............................. NAN zenbakia: ............... Egintza honetan nire izenean edo honako entitate honen ordezkari gisa dihardut: ......................... (IFZ: ........) Nafarroako Kontratazio Atalean eta egunkarian argitaratu zen oihan enkantea dela-eta, baldintza tekniko eta administratiboetan 2 zenbakia duen lotearen truke (649 m³ zur eta 162 m³ enbor txiki; 1.247 oin: Lawson nekosta, alertzea eta Douglas izeia), Ezkutu alderdian baitago, .................. (hitzez eta zenbakiz) ................... euro eskaintzen ditut; espresuki men egin eta onartzen ditut ezarritako baldintza teknikoen agiria eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria, horien berri baitut.
(Eguna eta izenpea)
Iragarkiaren kodea: L1508063