106. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan master titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko masterra ezartzeko, gaur egun eskaintzen duen izen bereko masterraren ordez. Salamancako Unibertsitatearekin batera ematen da master hau, zeina unibertsitate koordinatzailea baita, eta ezartzeko baimena berriz eskatzen da Salamancako Unibertsitateak titulazioa egiaztatzeko prozesu berri bati hasiera eman baitio.

Unibertsitateen Kontseiluak oniritzia eman dio titulazio horri eta aldeko txostena eman dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulazio berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DA:

1. Baimena ematea Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko masterra ezartzeko, gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasten den izen bereko masterraren ordez, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatutako memorietan ezarritako baldintzetan.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea, baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari bidal diezaion eta titulua Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba dezan.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari igortzea, eta adieraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1507865