4. PROZEDURA JUDIZIALAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 331/2015 erregutze-errekurtsoa
Juan Antonio Aldama Ulibarri jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salako idazkari judiziala.
Prestazioak direla-eta Ivan Velasco Murillo jaunak eskaturik Grupo Deportivo Preventiaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Mutua Navarraren aurka Lan arloko Sala honetan tramitatu den 331/2015 erregutze-errekurtsoan ebazpena eman da, eta honela dio haren xedapen zatiak:
Baiesten da Eibarko Lan arloko Epaitegiak 1014ko azaroaren 14an 371/14 prozeduran emandako epaiaren eta hura argitzeko 2014ko abenduaren 2ko eta 5eko autoen aurka jarritako erregutze-errekurtsoa, eta erabaki horiek mantenduz, prestazioaren oinarri arautzailea finkatzen da, 2.916,66 eurokoa hilean hain zuzen, eta gainerakoa bere horretan uzten da, kosturik gabe. Ivan Velasco Murillo auzi-jartzaileak izendatutako Pablo Arregui Erbina legelari jaunak jarria da aipatu errekurtsoa.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi ez dela irmoa, eta doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jartzen ahal dela eransten diren legezko ohartarazpenetan zehazten diren moduan eta baldintzetan.
Erabakitakoa irmo dela, itzul bekizkio jarduketak Lan arloko jatorrizko Epaitegiari, behar bezala bete dadin.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Eta Grupo Deportivo Preventiari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.
Bilbon, 2015eko maiatzaren 7an.–Idazkari judiziala, Juan Antonio Aldama Ulibarri.
Iragarkiaren kodea: J1507912