4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 48/2015 prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000048/2015 prozesuan 2015eko maiatzaren 8an betearazpena abiarazteko auto orokorra eta 2015eko maiatzaren 8ko antolaketarako eginbidea eman dira, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Gainera, erabaki da LJALaren 281. artikuluan ezarritako agerraldirako eguna finkatzea ekainaren 8rako, 09:10ean, idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, epailearen aurrean, egun horretan berean 09:15ean 101. judizio-aretoan (1. solairua). Baliatu nahi dituzten frogabideak aldean izan behar dituzte, eta ohartarazten zaie ezen, langilea edo bere ordezkaria agertu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta, enpresaburua edo bere ordezkaria agertu ezean, hura gabe eginen dela judizioa.
Eta Inoxlaton Urla SLri legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 27an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1508054