106. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantearen deialdia. 129/2014 betearazpena

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ivan Martínez Maesok eskaturik Metálicas de Lodosa SLren aurka bideratu den 129/2014 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:

–Ondasuna edo ondasun lotea:

  • 0142 FRJ matrikulako ibilgailua, Nissan Atleon, 40.000 euroan baloratua.
  • 4351FMC matrikulako ibilgailua, Citroen Jumpy, 120 CV, 12.500 euroan baloratua.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua:

2015eko ekainaren 19an, 10:00etan, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegian (Justizia Jauregia, Iruñeko San Roke kalea, 4; lehen solairua).

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Enkantean parte hartu nahi dutenek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 3158 0000 64 0129 14 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, horretarako dirurik jarri behar izan gabe.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1507851