102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

1227/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta absoluzio-epaia eman dela (eskura dago bulego hauetan); jakinarazten zaio epai hori ez dela irmoa, eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Borja Obanos Villarri eta Francisco González Martínezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko azaroaren 5ean.–Idazkari judiziala, Luis Jiménez Alonso.

Iragarkiaren kodea: J1505335