102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

208/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2015-2016 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak honako hau ezartzen du: “Espainia osoan balio duten titulu ofizialak eskuratzeko ikasketen prezio publikoak eta eskubideak autonomia erkidegoak ezarriko ditu, Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak zerbitzua emateko kostuetan oinarrituta ezartzen dituen mugen barruan”.

Hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretua eta 2012/2013 ikasturterako errentaren eta familia ondarearen tarteak eta beken eta ikasketetarako laguntzen zenbatekoak ezartzen dituen ekainaren 29ko 1000/2012 Errege Dekretua (abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua hein batean aldatzen duena) aplikatuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, 2015-2016 ikasturtean aplikatu beharreko prezio akademikoak proposatzen dira. 1721/2007 Errege Dekretuak beka eta ikasketetarako laguntza pertsonalizatuen araubidea ezarri zuen, eta bigarren xedapen iragankorra gehitu zuen, iraungitzear dauden unibertsitateko ikasketen prezio publikoei buruzkoa.

Testuinguru horretan, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, aplikatu beharreko prezioen proposamena arrazoituz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015-2016 ikasturtean, bai iraungi beharreko lehen eta bigarren zikloko titulazioetarako bai dagoeneko ezarrita dauden graduetarako, graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke 2015-2016 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea, irizpide hauei jarraituz:

Lehendabizikoa.–Eguneraketa.

1.1. Gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, eta Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak erabakita, 2015-2016 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak ebazpen honen eranskinetan jasotakoak izanen dira:

–I. eranskina: Lehen zikloko, lehen eta bigarren zikloetako eta bakarrik bigarren zikloko ikasketak.

–II. eranskina: Graduko ikasketak.

–III. eranskina: Graduondoko ikasketak.

–IV. eranskina: Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 257/2014 Ebazpenaren bidez 2014-2015 ikasturterako onetsitakoak mantenduz eguneratu dira 2015-2016 ikasturterako prezioak.

1.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko zaie atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.

1.3. Ikasle bisitariek ebazpen honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa gehitu ahal izanen du ikasle hauentzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100 gehienez ere.

Bigarrena.–Prezioen araubidea.

2.1. Matrikula egin edo tituluak edo ziurtagiriak luzatu edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.

2.2. Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan pagatu ezik, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetu ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Horren gainean behar diren neurriak hartzea unibertsitateari berari dagokio.

Hirugarrena.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.

Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.

Matrikularen ordainketa gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.

Lehen eta Bigarren Zikloko, Graduko eta Masterreko ikasketa planak, horien matrikula urtekoa baita, lau ordainalditan pagatuko dira; diru-sarrera horiek, ondoren aipatzen diren kopurutakoak, hurrengo epeetan ordainduko dira: lehendabizikoa, guztizkoaren %40, matrikularen ordainketa gutunean adierazten den epean; bigarrena, guztizkoaren %20, 2015eko urriaren 19tik azaroaren 8ra arte; hirugarrena, guztizkoaren %20, 2016ko urtarrilaren 18tik otsailaren 7ra arte; eta laugarrena, guztizkoaren %20, 2016ko apirilaren 4tik 24ra arte.

Seihileko matrikula duten graduko ikasketen planak bi zatitan ordainduko dira; diru-sarrera hauek eginen dira epe hauetan: lehenbizikoa, guztirako zenbatekoaren %50, matrikularen ordainketa gutunean adierazten den epean; bigarrena, guztizkoaren %50, 2015eko urriaren 19tik azaroaren 8ra arte, udazkeneko seihilekoan, eta 2016ko apirilaren 4tik 24ra arte, udaberriko seihilekoan.

Zatikako ordainketaren kasuan, ikasketen arloko zerbitzu administratiboen ordaineko prezio publikoak eta eskola asegurua osorik sartu beharko dira lehenbiziko ordainketaren kalkuluan.

Ordainketa zatitua ez da aplikatzekoa izanen ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa denean.

Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.

Laugarrena.–Zenbatekoak.

4.1. Lehen, bigarren edo lehen eta bigarren zikloko, graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakasgaietan, matrikularen zenbatekoa arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuen eta ordaindu beharreko administrazio-tasen batura izanen da, ikasketa planeko esperimentaltasun mailaren arabera, kontuan hartuta lehen, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikularen bat den, ebazpen honetako eranskinetan eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz.

4.2. Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarritako prezioaren arabera ordainduko dira aukera libreko irakasgaien kredituak edo ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kontuan hartu gabe kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren.

4.3. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak edo urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak araututako doktoretzako unibertsitate titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzetan, tutoretza akademikoari gehi administrazio-tasei dagokiena izanen da matrikularen zenbatekoa, IV. eranskineko prezioen eta ebazpen honetako gainerako arauen arabera. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak doktoretzako irakaskuntza ofizialak arautu zituen eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, berriz, unibertsitateko irakaskuntza ofizialen antolamendua ezarri zuen.

Doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek beren prestakuntza osagarri gisa kredituak egin behar izanez gero, osagarri horren titulu ofizialari dagozkion prezioak aplikatuko dira.

Aurreko lerroaldean aipatutakoak baino lehenagoko arauen bidez antolatzen diren doktoretza programen kasuan, matrikularen zenbatekoa arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuen batura izanen da, kasuko ikasketa planeko jakintza arloen arabera, III. eranskineko prezioekin eta ebazpen honetako gainerako arauekin bat.

Bosgarrena.–Salbuespenak eta hobariak.

5.1. Prezioetan salbuespenak eta hobarietarako eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskatzen den egunean bete behar dira.

5.2. Ikasleei behin ere ezin izanen zaie salbuespenik edo hobaririk aplikatu, ebazpen honetan ezarririk ez badaude edo indarra duen araudiak ezartzen ez badu.

a) Bekak.

Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duten ikasleak, baldin eta beka deialdian ezarrita baldin badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak beka eskaera ebatzi arte ez ordaintzeko, eskubide horretaz baliatzen ahalko da, baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.

Ikasketetarako beka eta laguntzen banakako osagaiaren kostua, matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko erabiltzen dena, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, Hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

b) Familia ugariak.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:

Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko.

Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan %50eko salbuespena izateko.

Familia ugariko titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugarietako kidetza edo, matrikula eskatzen den egunean tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak.

c) Merezimendu akademikoak.

“Ohorezko Matrikula” aipamena lortzen duten ikasleek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa plana bera bada, salbuespenerako eskubidea izanen dute matrikularen prezio publikoetan, aurre-aurreko ikastaldian kalifikazio akademiko hori zein kreditutan lortu duten, haien lehen matrikularen adinako kostua.

Batxilergoko kalifikazio globalean Ohorezko Matrikula lortzen duten ikasleak edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Prestakuntza Ziklo batean Ohorezko Matrikula lortzen dutenak salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak pagatzetik unibertsitate ikasketetako lehen urtean.

Nafarroako Foru Komunitatean 2014-2015 ikasturtean Batxilergoko Aparteko Saria lortzen duten ikasleak matrikularen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira unibertsitate ikasketetako lehen urtean. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskabidea aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.

d) Desgaitasuna dutenak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapenean ezarritakoarekin bat.

Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.

e) Terrorismoaren biktimak.

Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ekintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, irakaskuntzako prezio publikoetan salbuespen osoa izanen dute. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute eta, ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.

f) Generoko indarkeriaren biktimak.

Generoko indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek, Genero Bortizkeriaren kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoetan salbuespena izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da generoko indarkeriaren biktima dela.

Seigarrena.–Ikasketak baliozkotzeko eta ikasketak onartzeko prezioak.

6.1. Ikasketak baliozkotu eta onartzeko prozesuek IV. eranskinean aipatzen den prezio administratiboaren abonamendua ekarriko dute beraiekin.

6.2. Edozein unibertsitatetan egindako lehen, bigarren edo lehen eta bigarren zikloko ikasketetako irakasgaiak edo kredituak baliozkotzeko eta graduko edo graduondoko ikasketetan (masterra edo doktoretza) matrikulatutako kredituak 1393/2007 Errege Dekretuan aurreikusi bezala onartzeko, ikasleek eranskinetan ezarritako prezioen %25 ordainduko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Zazpigarrena.–Irakaskuntzarik gabeko arloak.

Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, ikasleak kredituak osorik ordainduko ditu; betiere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu. Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketen Antolamendurako Errektoreordetzari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari eta Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoari.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Lehen zikloko, lehen eta bigarren zikloko eta bakarrik bigarren zikloko ikasketak

ZIKLOETAKO IKASKETAK (iraungitze bidean edo jada iraungiak)

KREDITUKO PREZIOA

1. matrikula

2. matrikula

3. matrikula

4. matrikula

1. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko lizentziak batera ikastea

13,53 euro

27,07 euro

58,66 euro

81,22 euro

Iraungita dauden lehen eta bigarren zikloko edo bakarrik bigarren zikloko ikasketa ez-esperimentalak, (Giza eta Gizarte Zientzien, Ekonomi eta Enpresa Zientzien eta Zuzenbide Zientzien fakultateetako lizentziak)

13,53 euro

27,07 euro

58,66 euro

81,22 euro

Iraungita dauden lehen zikloko ikasketa ez-esperimentalak (Giza eta Gizarte Zientzien, Ekonomi eta Enpresa Zientzien eta Zuzenbide Zientzien fakultateetako diplomak)

13,53 euro

27,07 euro

58,66 euro

81,22 euro

2. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

–Nekazaritzako ingeniaritza

–Telekomunikazioetako Ingeniaritza

–Industria ingeniaritza

–Ingeniaritza Informatikoa (2. zikloa)

19,18 euro

38,35 euro

83,09 euro

115,05 euro

Iraungita dauden lehen zikloko ikasketa esperimentalak (Osasun Zientzien fakultateetako diplomak eta Nekazaritza-ingeniarien eta Industria-ingeniarien eta Telekomunikazioetakoen Goi Mailako Eskola Teknikoetako ingeniaritza teknikoak)

19,18 euro

38,35 euro

83,09 euro

115,05 euro

II. ERANSKINA

Graduko ikasketak

GRADUKO TITULUAK

KREDITUKO PREZIOA

1. matrikula

2. matrikula

3. matrikula

4. matrikula

1. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

URTEKO MATRIKULA DUTEN GRADUKO TITULUAK

Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa

Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

15,90 euro

31,82 euro

68,93 euro

95,44 euro

Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

Soziologia Aplikatuko gradua

Gizarte Laneko gradua

Zuzenbideko gradua

Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza

SEIHILEKOKO MATRIKULA DUTEN GRADUKO TITULUAK

Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua

15,90 euro

31,82 euro

68,93 euro

95,44 euro

Ekonomiako gradua

Ekonomiako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Nazioarteko gradu bikoitza

2. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

URTEKO MATRIKULA DUTEN GRADUKO TITULUAK

Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren Jakintza arloa

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua

22,53 euro

45,05 euro

97,60 euro

135,14 euro

Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradua

Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua

Osasun Zientzien Jakintza Arloa

Erizaintzako gradua

22,53 euro

45,05 euro

97,60 euro

135,14 euro

Fisioterapiako gradua

SEIHILEKOKO MATRIKULA DUTEN GRADUKO TITULUAK

Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren Jakintza arloa

Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko gradua

22,53 euro

45,05 euro

97,60 euro

135,14 euro

Ingeniaritza Mekanikoko gradua

Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua

Ingeniaritza Informatikoko gradua

Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradua

III. ERANSKINA

Graduondoko ikasketak

MASTER TITULUAK

KREDITUKO PREZIOA

1. matrikula

2. matrikula

3. matrikula

4. matrikula

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK

Abokatu lanetan Hasteko unibertsitate masterra

27,70 euro

33,24 euro

72,01 euro

99,71 euro

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra

Telekomunikazioko Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Informatika Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Nekazaritzako Ingeniaritzako unibertsitate masterra

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK

Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra

44,32 euro

72,01 euro

72,01 euro

72,01 euro

Ekonomia eta Finantza Analisiako unibertsitate masterra

Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko unibertsitate masterra

Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiketako unibertsitate masterra

Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate masterra

Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitate masterra

Energia Berriztagarrietako unibertsitate masterra: sorkuntza elektrikoa

Historiari, Eremuari eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetako Unibertsitate Masterra

Erizaintzako Zainketen Kudeaketako unibertsitate masterra

Informazioko Sistema Integratuekiko Prozesuen bidezko Kudeaketako unibertsitate masterra (ERP)

Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitate masterra

Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko unibertsitate masterra

Banakako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko unibertsitate masterra

Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitate masterra

Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra

Laneko Arriskuen Prebentzioko unibertsitate masterra

Osasunaren Sustapeneko eta Garapen Sozialeko unibertsitate masterra

Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate masterra

Osasun Publikoko unibertsitate masterra

Informazio geografikoko sistemetako (SIG) eta Teledetekzioko unibertsitate masterra

Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko unibertsitate masterra

Agrobioteknologiako unibertsitate masterra (iraungitze bidean)

Komunikazioetako unibertsitate masterra (iraungitze bidean)

Musika Gaitasunen Garapeneko unibertsitate masterra (iraungitze bidean)

Matematika arloko Ikerketaren Hastapeneko unibertsitate Masterra (iraungitze bidean)

Modelizazio Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Unibertsitate Masterra (iraungitze bidean)

Kimika Iraunkorreko unibertsitate masterra (iraungitze bidean)

Ekonomiako Konputazio Tekniketako unibertsitate masterra (iraungitze bidean)

Teknologia Informatikoetako unibertsitate masterra (iraungitze bidean)

IV. ERANSKINA

Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea
eta kudeaketa administratiboen prezioak

Ebaluazioak eta probak

Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak

91,13 euro

25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak

127,95 euro

Karrera bukaerako proiektuaren ebaluazioa

167,57 euro

Hizkuntza mailaren gaitasun proba

35,00 euro

Goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluen homologazioa:

Doktorearen ikasketa-mailaren baliokidea

148,76 euro

Lehen eta bigarren zikloko tituluak, graduak eta masterrak:

1. Gaitasuna proba

2. Praktikaldia

3. Proiektua edo lana

4. Tutoretzapeko ikastaroa: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak kredituaren prezioekin biderkatuko dira

167,57 euro

167,57 euro

167,57 euro

Tutoretzak

Doktoretzako tesiaren tutoretza akademikoa

79,93 euro

Karrera bukaerako proiektuetarako tutoretza

39,98 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa)

316,06 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (Doktoretza bigarren hiruhilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat)

158,03 euro

Tituluak eta egiaztagiriak luzatzea

Diploma, Arkitektura teknikoa edo Ingeniaritza teknikoa (SETarekin)

187,23 euro

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza (SETarekin)

187,23 euro

Gradua (SETarekin)

187,23 euro

Ikasketa aurreratuetako diploma

167,57 euro

Doktorea (SETarekin)

280,80 euro

Unibertsitate masterra (SETarekin)

187,23 euro

Tituluaren Europako osagarria (SET)

63,15 euro

Tituluak bikoiztea

Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa

93,61 euro

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza

93,61 euro

Gradua

93,61 euro

Ikasketa aurreratuetako diploma

83,79 euro

Unibertsitate masterra

93,61 euro

Doktore titulua

140,43 euro

Tituluaren Europako osagarria

31,58 euro

Zerbitzu administratibo akademikoak

Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea

30,53 euro

Unibertsitateko txartela bikoiztea

6,56 euro

Kudeaketa administratiboa (sei hilabeteko matrikula)

20,10 euro

Kudeaketa administratiboa (urtebeteko matrikula)

40,22 euro

Agirien konpultsa

11,95 euro

Ikasketen ziurtagiria

30,52 euro

Espedientea lekualdatzea

30,52 euro

Ikasketak baliozkotzeko eskaera (1. eta 2. zikloak)

40,22 euro

Kredituak aitortzeko eskaera (graduko edo masterreko ikasketak)

40,22 euro

Iragarkiaren kodea: F1507528