102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 5111/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela-eta Santiago Berrio Vázquezen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 5111/2014 falta-judizioan. Fiskaltzak eta Isabel Morales Almagrok parte hartu dute.

Santiago Berrio Vázquez kondenatzen dut, maula-falta baten egilea den aldetik, egunero 8 euroko isuna ordaintzera 40 egunez. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio, eta asteburuetako atzipenaldi araubidean betetzen ahalko du, edo komunitatearentzako lanak eginez.

Erantzukizun zibila dela-eta, salatuak establezimendu salatzaileari 63,40 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Eta Santiago Berrio Vázquezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.–Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1506832