102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 7085/2013 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

330/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko urriaren 21ean.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela eta, bideratzen ari den 7085/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, José Mateo Salcedo (salatzailea) eta Marin Mustafa, Dumitru Constantin Mustafa, Petreflorin, Vasile Mustafa, Marían Vasile, Vasile Florin eta Tica Mustafa (salatuak). Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza: Marin Mustafa, Dumitru Constantin Mustafa, Petreflorin, Lucian Ilie, Vasile Mustafa, Marían Vasile, Vasile Florin eta Tica Mustafa absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzea dekretatzen dut.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2014ko urriaren 21ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Petrflorini, Marin Mustafari, Lucian Ilieri, Vasile Florini, Marían Vasileri eta Vasile Mustafari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 27an.–Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1506829