4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 1132/2014 hitzezko judizioa
Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.
José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1132/2014 hitzezko judizioa (250.2) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Héctor Rodríguez Bedoya jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1506819