102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 204/2015 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia:

1.–Bukatutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, LDF65 SARLk eskaturik bideratu dena Viorica Pletosuren aurka, 664,40 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Eta Viorica Pletosuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1506802