102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Eginkizunak beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta Lehendakaritza honen gaixotasun-baja kontu izanik.

EBAZTEN DUT:

1.–Lehendakaritzaren eginkizun guztiak Garazi Urrestarazu Zubizarreta lehendakariordearen esku uztea, aurtengo maiatzaren 18tik aurrera eta Lehendakaritza gaixotasun-bajan dagoen bitartean.

2.–Ebazpen hau Garazi Urrestarazu Zubizarretari jakinaraztea.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpena jainarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiari zuzendua.

Altsasun, 2015eko maiatzaren 18an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L1507638