102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 28an.

ERANSKINA

Mankomunitatearen 2015eko plantilla organikoa honako hau da:

Lanpostuen zerrenda

Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Sarbidea: erregelamenduaren arabera, hau da, Mankomunitateko udalerrietako titularrek beteko dute txandaka.

Langileen izenen zerrenda

Kargua: idazkari kontu-hartzailea, mankomunitateko udalerrietako titularrek beteko dute txandaka.

Ezkarozen, 2015eko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1507650