102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

158E/2015 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena proiektu honetarako: Zanga irekitzea hoditeria lur azpian jartzeko Ororbiako baratzeetako bidean, Oltza Zendeako udal mugapean. Sustatzailea Iruñerriko Mankomunitatea da.

2015eko apirilaren 16an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektatutako jarduketak xede du zanga irekitzea 2” PBDko hodi orokor bat lur azpian jartzeko Asteraingo errepidearen eta Graftech Ibérica SL enpresaren sarbidearen artean, enpresa hori eta Errota etxea hornituko baititu. Joan diren otsailean eta martxoan gertatutako ezohiko ur-goraldiek eraginda, Arga ibaiaren ibilgua zeharkatzen zuen eta lantegia hornitzen zuen hodia hautsi zen. Hori dela eta, larrialdiko konponketa egin zen aireko linea baten bidez, orain zuzendu nahi baita.

Irekiko den zanga, 283 m luze, 40 cm zabal eta 80-100 cm sakon izanen baita, Arga ibaiaren ezkerraldeko bazterretik iraganen da, ibai ondoko pasealekuko bidearen ezkerraldeko bazterraren eta lantegiko hesiaren artean.

Hartxintxarra eta erabili beharreko betelaneko materiala harrobi komertzialetik eskuratuko dira. Zanga irekitzetik ateratako materialak Oltza Zendeako Udalak baimendutako lekuan pilatu beharko dira (Oltzako 3. poligonoko 178. lurzatia) eta berrerabiliko dira hori estaltzeko; soberako materialak, baldin badaude, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Espedientean Oltza Zendeako Udalaren 2015eko apirilaren 16ko aldeko txostena jaso da, baita Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuaren 2015eko apirilaren 27ko aldeko txosten baldintzatua ere. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honetarako: Zanga irekitzea hoditeria lur azpian jartzeko Ororbiako baratzeetako bidean. Sustatzailea Iruñerriko Mankomunitatea da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

Ingurumen arlokoak:

–Ez da utziko ibaiaren ibilgura edozein motatako isurkinik edo solidorik iristea.

–Hondeaketa lurrak, behar behala bildu beharko dira baimendutako tokian eta berrerabiliko dira zanga estaltzeko.

–Obrak ukitutako eremu guztiak (hoditeriaren trazadura, pilatze-gunea, makinak ibili eta aparkatzeko eremua) erregularizatu eta inguru horretakoak diren belar-hazien nahasketa batekin erein beharko dira.

–Obran sortutako hondakin guztiak hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu, hondakin motaren arabera.

–Obrak hasi aurretik Iruña aldeko Basozaintzari jakinaraziko zaio (ogfopamp7@cfnavarra.es 608-062649).

Hirigintza arlokoak:

–Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen edota txosten guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Hain zuzen ere, honako hauek dira eskudunak: Ur Konfederazioa, Arga ibaiaren polizia eremuaren barnean egin beharreko jarduketa baita; Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, zanga NA-7010 Asterain-Irurtzun errepideak bidearekin duen gurutzetik abiatzen baita; eta Ondare Arkitektonikoaren Atalaren aldeko txostena, zangaren hasiera Ororbiako gurutzaduraren (IKO) eta Ororbiako zubiaren ondoan baitago.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Oltza Zendeako Udalari, Iruña aldeko Basozaintzari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 28an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: (F1506578)