102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herrilurra okupatzeko baimena, erlezaintzan aritzeko

Tuterako Udalak, 2015eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen José Antonio Sarnago Poyori baimena ematea, deskribatzen diren lurrak okupa ditzan, 60 erlauntz paratzeko, bost urteko epean; eta, orobat, okupazio horren baldintza agiria onestea.

Agiri honetako lurrak hauexek dira:

–26. poligonoko 67B lurzatiaren 300 m²; lurzati horrek eraikuntzaren sailkapena du.

–26. poligonoko 154. lurzatiaren 300 m²; lurzati horrek pinudiaren sailkapena du.

–27. poligonoko 195. lurzatiaren 300 m²; lurzati horrek pinudiaren sailkapena du.

Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusi ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2015eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1507421