2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Hirigune historikoko BBPBko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa. 2. aldaketa. Hasierako onespena
Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tafallako hirigune historikoko BBPBko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa. 2 zenbakiko aldaketa, estalkiari buruzko 71. artikuluaren aldaketa bere baitan duena eta 71. artikuluaren 5. atalaren bukaeran paragrafo bat sartzean datzana; hau da horren testua:
“Artikulu hau ez da aplikatuko EHBEPBaren esparruan babestuta dauden eraikinen katalogoan I-III bitarteko babes mailak –babes osoa, egiturazkoa eta ingurumen babesa– dituzten eraikin katalogatuetan”.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1507344