2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Egiturazko aldaketa puntuala HAPOko UC-49, URM-10, URM-11 eta URM-13 unitateetan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako HAPOko UC-49, URM-10, URM-11 eta URM-13 unitateetako egiturazko aldaketa puntuala, Escuelas Pías Provincia de Emausek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1507342