102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetan

Santakarako Udalak hasiera batez onetsi du indarra duten Santakarako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala (antolamendu xehakatuko determinazioak), 53. artikuluan aurreikusitako lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduera eta erabilerei buruzkoa, S.A.T. Santa Eufemiak sustatua (NA 565 zenbakia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, agindu da espedientea jendaurrean egoteko hilabetez, aitzinetik behar diren iragarkiak Udalaren oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan argitaraturik, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2015eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Daniel Ayábar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1507305