2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
S-14 sektorean General Mills SLUk sustaturiko UT-7 unitate tipologikoko akats kartografikoaren zuzenketa
Akatsa atzemanik 2013-07-24an behin betiko onetsitako aldaketa xehakatuan –2013ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuan–, San Adriango Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hitz hitz honako xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:
“Lehena.–Honako akats zuzenketa hau onestea: eraikuntzaren gehieneko lerrokadura berriek definitutako azalera berria 56.825 m²-koa da, eta horrek 701 m²-ko jaitsiera dakar (%1,22koa), azken aldaketan ezarri zen 57.526 m²-ko azalerarekin alderatuta.
Bigarrena.–Beheko solairuko gehieneko okupazioari eusten zaio, eta, beraz, ez da planeamenduan ezarritako aprobetxamendua aldatzen.
Hirugarrena.–Akats zuzenketa honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Laugarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.”
San Adrianen, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1507349