102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

S-3 sektoreko URI-2b unitatearen aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

“Lehenbizi.–San Adriango Udal Plan Orokorreko S-3 sektoreko URI-2b unitatearen antolamendu xehakatuko aldaketa onestea.

Hona hemen:

1.–Lizarrako errepidearen parean den eraikinaren beheko solairuaren gehieneko sakonera aldatzea 13 metrotik 15 metrora.

2.–Terrazaren sakonera eta gehieneko luzera aldatzea bigarren solairuan, aurreko aldaketaren ondorio, lehen solairuko sakonera eraikigarria handitzearen ondorio baita.

3.–Udal Plan Orokorraren hirigintza araudi xehakatuan ezarritako gainerako determinazioak bere horretan uztea, bereziki aprobetxamendua eta azalera eraikigarria.

Bigarrena.–URI-2b unitatea garatzeko birzatiketa proiektuan eginen dira determinazio honen zehaztapena, eta bai aprobetxamendua bai indarreko Udal Plan Orokorraren determinazioetatik eratorritako eraikigarritasuna bere horretan uzteko justifikazioa, 35/2002 LAHFLren 141. artikuluan ezarritakoaren babesean tramitatuko den proiektuan, alegia. Lege horren arabera, hirigintzako planeamenduaren tresnak eta kudeaketakoak aldi berean tramitatu daitezke. Bigarren horiek lehenbizikoen onespenaren menean gelditzen dira.

Hirugarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 74. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.

Laugarrena.–Behin betiko onetsitako ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, luzaturiko txostenekin batean, aipatu onespenetik hamar eguneko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Borzgarrena.–Aldaketa honek berekin dakartzan argitalpen gastu guztiak sustatzailearen bizkar izanen dira.

Seigarrena.–Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa zenbakia atxikiko zaio.”

San Adrianen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1507321