102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

S-3 sektoreko URI-2b unitatea birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“1.–Hasiera batez onestea San Adriango Udal Plan Orokorreko S-3 sektoreko URI-2b unitatea birzatitzeko proiektua, José Martín Errea Rodríguezek aurkeztutako proiektuaren arabera, Udal honen eskariz.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

3.–Hasierako onespenaren erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Diario de Navarra egunkarira eta Udalaren iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin.

4.–Erabaki hau jakinaraztea ukituak gertatzen diren jabeei, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten.”

San Adrianen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1507320