102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, 2015eko maiatzaren 11tik 22ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta horregatik Udalbatzako lehen alkateorde María Concepción Ruiz Lópezen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

San Adrianen, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1507319