102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planaren 292. oinarrizko unitatean (Santa María la Real-Maristen garai bateko ikastetxeko eraikina). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-MAY-15 (8/CU).

“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2015eko martxoaren 26ko eta 2015eko apirilaren 10eko txostenei, Hirigintza Gerentziako legelariaren 2015eko martxoaren 27ko txostenari, Osoko Bilkurako idazkariaren 2015eko apirilaren 10eko txostenari, Trafikoa Koordinatzeko Taldearen 2015eko apirilaren 27ko txostenari eta Zerbitzu Ekonomiko Administratiboko zuzendariak 2015eko apirilaren 30eko txostenari jarraikiz,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planaren 292. oinarrizko unitatean (Santa María la Real-Maristen garai bateko ikastetxeko eraikina), Alberto Oribe Muga jaunak sustatua Iberiar Probintziako Anaia Maristak ordezkatuz.

2.–Behin-behineko onespenaren dokumentuak berariazko justifikazio bat izan behar du etxebizitza librearen koefizientearen esleipenari buruz gainbalioaren kalkuluan.

3.–Orobat, kutxako emaria behin betiko kalkulatzeko, komeni da azterketa doitzea, zuzkidura publikorako lurra lagatzeak diru-sarreraren balioa izan ez dezan eta zenbatekoak indarra duten tasetara eta behin betiko azaleretara doitu daitezen.

4.–Espedientea hiru hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

5.–Informazio publikoa eta aipatu dokumentua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostenak egin ditzan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 eta 70.5 artikuluetan esandako moduan.”

Iruñean, 2015eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1507309